ACTIMEL ETA BERE IRAGARKIAK, EZKUTUKO MEZUAREKIN

Honez gero populazioaren gehiengoak jakin badaki Actimel gure merkatuetara iritsi zenetik sortu zen eztabaidaz. Hasiera batean esaten zen ez zela egokia zituen bakterioak elikagaietatik gehiegi hartzea, izan ere guk sortzen omen ditugu, eta kanpotik hartuz gero sortzeari utziko geniola. Gerora, Lactobacillus Casei Inmunitas ospetsuak ez omen zuten immune sistema hobetzen, ez baitzegoen egiaztatuta, eta aukeran, prezioari begira gainera, hobe zela jogurt natural arrunt bat hartzea.

Eta halaxe da, Actimelek immunitate sistemaren funtzionamendu onean lagun dezake, egia da, baina ez L-Casei Inmunitas ospetsuei esker, B6 bitaminari esker baizik; eta horrela jartzen dute gaur egun, bai paketeetan, eta baita telebistako iragarkietan ere.

b6

Scientiako lankideak ondo asko azaltzen du ondorengo posthonetan zergatik ezin dion Danonek, eta kasu zehatz honetan Hacendadok ezta ere, L-Caseiri  egotsi defentsen egoera hobetzea. Benetan gomendagarriak dira aipatutako posta eta bloga orokorrean, kontsumitzaile bezala eta profesional gisa. Bertan ikus dezakezue, B6 bitaminaren gabezia ez dela batere ohikoa gure gizartean, eta platano batek 3 aldiz B6 bitamina gehiago duela Actimel batek baino, eta prezio herenean!

actitimo-lactobacilo-lactobacillus-l-casei-immunitas-vitamina-b6-agencia-europea-efsa-actimel-platano-d

 

IDATZI HONEN NORABIDE ALDAKETA

Post hau B6 bitaminaren inguruan egiteko asmoa genuen, ez dizuegu gezurrik esango, baina Scientiaren lan borobila irakurri ondoren, ez dugu beste zer esanik. Hala eta guztiz ere, dokumentazio bila genbiltzala, Actimelen iragarki desberdinak ikusi ditugu, eta gure lanari ikuspegia aldatzea erabaki dugu. Jarraian agertzen den bideoan Actimelen iragarki desberdinak ikus ditzakezue, bata bestearen atzetik; gogoratzen al dituzue? Zertan desberdintzen dira gaur egungo iragarkietatik?

Danone Actimelen iragarkiak: 2006ko urritik 2008ko abendura

Actimel Lola Herrera: 2013ko urria

Ondorengo puntuak azpimarratu nahiko genituzke iragarki desberdinetatik:

- Nori dauden zuzenduak: batez ere ume, emakume (ama) eta helduei daude zuzenduak. Banan bana ikusiko ditugu:

- Umeak: guk iada ahaztuak genituen, baina Actimelak ospetsu egin ziren garaian, umeei zuzenduriko iragarkietan superheroi-hirukote baten marrazkiak sortu zituzten. Ez dira txarrak ez marketingean Danoneko hauek! Baina gaur egun horrelako iragarkirik ez dago, izan ere, lehenago aipatu bezala, iada ezin die immune sistemaren laguntza L-casei Inmunitasei eragotsi, eta beraz, nola erabili sortutako superheroiak orain? Azken aldiko umeei bideraturiko iragarkiakorokorrean gaztetxoenei bideraturiko iragarkien itxurakoak dira, elikagaiaren ontzia beraien gustuetara modifikatzen dute, eta horrela saiatzen dira umeak engantxatzen.

41

                – Amak, baina orokorrean emakumeak: kontsultan maiz ikusten dugun egoera da iragarki hauetan isladatzen dutena. 40 urte inguruko emakumeek estres handia jasaten dute, etxeko lanaren kargarik handiena oraindik beraien eskuetan egoteaz gain, etxetik kanpo lan ere egiten dutelako, eta hau guztia ondo betetzea da beraien helburua, seme-alabak, bikotekidea, etxea eta lana; bat bera ere erdizka utzi gabe. Honek guztiak estres eta antsietate-maila altuak ditu ondorio, eta gizarteak erritmoa jaistea onartzen ez duenez, Actimel gisako elikagaietan fidatu beharra dute. Gainera, haurrak agertzen diren iragarki asko ere amei bideratuak daude, “nola ez diezu bada beraien osasunerako onena dena emango?”

 

- Helduak: iragarki hauek, batez ere, aiton-amonei daude bideratuak. Gaur egungo aiton-amonek lan karga handiak dituzte, biloben zaintzan parte-hartzen dutelako gehien bat. Aurreko puntuarekin oso lotua dago, “nola ez duzu ba zure bilobez zainduko, zure seme-alabak lanez leporaino baldin badaude?”

 

Ikusten den moduan, iragarkietan gizonezko oso gutxi agertzen dira, eta hau gaur egungo gizartearen islada dela iruditzen zaigu: emakumeek jasan dituzte lana etxetik kanpo egitearen ondoriorik gogorrenak, etxeko lana eta umeen zaintza ekitatiboki ez banatzea. Noticias de Gipuzkoan maiatzean agerturiko albistean dituzue datu zehatzak.

Eta, laburbilduz, uste dugu emakumeek (bai ama zein amona) huts egin ezin dutelaren sentsazioa dutela, eta Actimel gisako elikagaietan (oso ondo salduak, esan beharra dago) ipintzen dutela euren konfidantza, gizartean ezarririko emakume perfektu izatearen nahian. Gainera, emakume hauek dira batez ere etxeko janari-erosketaz arduratzen direnak, eta iragarkian esan dieten bezala, “ezinbestekoa” da euren seme-alabek Actimel hartzea, gaixotu ez daitezen, milimetrikoki koordinaturiko errutina apur ez dadin…

Amaitzeko, pare bat esaldi gogoan izan behar ditugunak erosketak egiteko orduan:

- jan janaria

- elikagai bat benetan osasuntsua eta ezinbestekoa bada ez du iragarkirik behar, bera bakarrik saltzen delako

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>