ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOA (I): ELIKADURAREN EZAUGARRIAK

Uda honetan guztion ahotan egon den ice bucket challenge edo ur izoztuaz betetako ontziak burutik behera botatzearen modan aipatzen den gaixotasunaz hitz egingo dugu. Erronka honen helburua,egindako donazioen bidez, alboko esklerosi amiotrofikoaren ikerkuntzarekin jarraitzeko dirua biltzea izan da. Post honetan gaixotasuna zertan dantzan eta gaixoen nutrizioari dagokionez hobetu daitekeena azalduko dugu.

ice

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA), helduen neurona motoreen gaixotasun progresiboa da, gihar- zeluletatik bizkarrezun- muinerarteko nerbio zelulak suntsitzen direlarik. Gaixotasunaren sintomak honako hauek dira: gihar hondatzea eta atrofia, adur jarioa, erreflexuen galera, arnas gutxiegitasuna eta infekzioak, ahultasuna eta espasmoak. Arnas gutxiegitasuna, toraxeko, bulboetako eta zerbikaletako neurona motoreak galtzean ematen da, izan ere, hauek arnasteko giharrei eragiten baitiote.

Kopuru berdinean eragiten du emakume eta gizonetan, gehienetan 40 urtetik gorakoetan ematen da eta Lou Gehrig-en gaixotasuna edo bizkarrezurreko giharren atrofia progresibo bezala ere ezagutzen da. Arnastearen bidez hartutako neumonia mugatzea, jariakinak gutxitzea, pazienteak ahalik eta egokien arnasteko posizio egokienean jartzea eta presio positiboko aireztapena erabiltzen da arnas gutxiegitasunaren tratamendurako.

Desnutrizioa larriagotu egiten da beharrizan metabolikoak handitzen direlako eta irensteko zailtasunak daudelako. Desnutrizio honek ahuldura neuromuskularra sortzen du eta pazientearen bizi kalitatean eragin. Gaixotasunaren azken fasean beharrezkoa izaten da batzuetan, larruazal azpiko gastrostomia endoskopikoaren bidezko elikadura, baina horrelako kasuetan kontuan hartu behar da pazientearen nahia eta aldez aurreko jarraibideak; pertsonak hauek tratamendua onartzeko edo baztertzeko eskubidea dute. Tratamendua jarraituta ere, beti ez da bizi-kalitatea hobetzen.

ELAAlboko esklerosi amiotrofikoarentzat, elementu dietetikoak arrisku faktoreak direla susmatzen da; likopenoa eta magnesioa nutriente garrantzitsuak dira. Arsenikoarekiko ingurumeneko esposizioak, S-adenosilmetionina agortarazten du, batez ere, folato gutxiegitasuna dagoenean. Gehiegizko homozisteinak neurona motoreak hondatzen ditu eta hau AEA-ren progresio azkarragoarekin erlazionatzea posible da. Hala eta guztiz ere, oraingoz ez dago sendabiderik gaixotasunarentzat eta gehienetan pazienteek arnasteko zailtasuna, antsietatea, mina eta pneumonia izaten dute bizitzaren amaieran.

 

HELBURUAK:

  • Zailtasunak ekiditeko egoera nutrizional egokia mantentzea. Beharrizan energetikoak betetzea.

  • Murtxikatzeko eta irensteko zailtasunak gutxitzea. Goragalearen erreflexuak zaintzea.

  • Gaixoak bronkoaspirazioak izateko beldurra gutxitzea; irenstearen erreflexuak nolakoak diren jakiteko urarekin probatzea eta mantso elikatzea.

  • Gernu infekzioak eta idorreria izateko probabilitatea jaistea.

  • Nitrogenoaren oreka negatiboa eta gutxiegitasun nutrizionalak zuzentzea.

  • Sintomak arintzea pazientearen independentzia ahalik eta denbora gehienean mantentzeko.

  • Elikatzeko prozesuagatik eman daitekeen nekea gutxitu; elikagaiak kontrako eztarrira joatea saihesteko mantso elikatu.

 

ELIKAGAIAK ETA NUTRIZIOA:

Lehenengo etapetan, dieta biguna gomendatzen da. Xerratan moztutako arrainaren, gisatuen eta haragi xehatuaren kontsumoa sustatu behar da, eta baita saltsa eta zukuekin bustitako elikagaiak. Dietan zuntz kantitate egokia ematea garrantzitsua da.

  • Egunean 2-3 litro ur hartu beharko ditu pazienteak. Beharrezko kasuetan likidoak loditzea gomendatzen da eta errazago toleratuko dituzte janariaren ahoratze bakoitzaren artean hartzen badira likidoak.

  • Ahal denean, janaria ahoaren alde batean jarri eta burua aurrealdera inklinatu, irenstea errazagoa izateko.

  • Ingesta kalorikoa handitu behar da. Bost edo sei otordu txiki programatzea gomendatzen da.

  • Giharretako atrofia gutxitzeko proteinen ingesta handitzen da.

  • Gehigarriek eta dietak antioxidatzaileen ekarpena egin behar dute, esate baterako E eta C bitamina, selenioa, zinka, magnesioa, potasioa, folatoa, omega-3, likopenoa eta fosforoa.

  • Elikagaiak hezetu egin behar dira, ez dira lehorrak izango.

HEZKUNTZA NUTRIZIONALA ETA AHOLKUAK:

  • Oso garrantzitsua da aholkularitza dietetikoa, baina, laster elikagaiak irenstea nahikoa ez denez, nutrizio enterala beharrezkoa izan daiteke. Atentzio plan bat pentsatu beharko da eta pazientearekin batera hartu erabakiak.

  • Gaixotasunaren lehen aldietan, idorreria ekiditeko dietan hartzen den zuntz kantitatea begiratu eta zuntzean aberatsak diren elikagaiak zein diren adierazi.

  • Ongi orekatutako otordu txikiak antolatu.

  • Pisu galera kontuan hartu beharko da; %10eko pisu galera ohikoa da.

  • Murtxikatzea txikiagotu, baina edoskitzaileen elikagaiak kontsumitzea saihestu behar da. Elikagaiak purean prestatzen dira.

  • Azken etapetan, nutrizio enteralaren erabilpenaz erabaki behar da. Nutrizio mota hau etxean erabiliko bada, familiakoei irakatsi egingo zaie pazientea ahalik eta egokien elikatzen.

  • Sondarako elikagaiak prestatzerakoan, hauen maneiua eta lan egin baino lehen eta ondoren gainazalen garbiketa arduratsua izango da, kutsadura saihesteko. Formulak fabrikatzen dituzten konpainiek informazio ona izaten dute etxean eta erakundeetan formula hauen erabilpen seguruari buruz.

 

Gogoratu, ur izozturik beteriko ontziak buru gainetik hustutzearen kanpainak AEA gaixotasunaren ezagutza ekarri duen arren, gaixotasun honen aldeko elkarteek (ADELA) benetan behar dutena dirua dela. Zuen ekarpena egin nahi izateko, jarraian dizue Euskal Herriko elkartearen kontu korrontea:

ES74 3035 0060 44 0600080648 (Laboral Kutxa)

 

Escott-Stupm, S. Nutrición, diagnóstico y tratamiento. 7ª edición.

You may also like...

1 Response

  1. 2014/09/19

    […] sortzen ari den mugimenduaren inguruan, gure laguntzatxoa eskaini nahi izan dugun honetan, elikaduraren papera adierazi ondoren, jarduera fisikoak duena azpimarratu nahi izan […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>