ALBOKO ESKLEROSI AMIOTROFIKOA (II): JARDUERA FISIKOAREN EZAUGARRIAK

Alboko esklerosi amiotrofikoaren alde azkenaldian gizartean sortzen ari den mugimenduaren inguruan, gure laguntzatxoa eskaini nahi izan dugun honetan, elikaduraren papera adierazi ondoren, jarduera fisikoak duena azpimarratu nahi izan dugu.

AEAk mugimendu-neurona zentral eta periferikoetan batera eragiten du, endekapen-gaitz guztietatik modurik suntsitzaileena kontsideratzen dena.

Bere intzidentzia 100000 biztanleetatik 1 – 5 kasuetakoa da, bizitzako bost eta zazpigarren hamarkadetan nagusitzen da, 50 – 59 urte bitartean hasten da, bere gehienezko pikoa 75 urteetan du, eta gutxitzen doa 80 urtetatik aurrera. Bere eboluzioa mailakatua da, eta 2 – 6 urtekoa izan daiteke, batez beste 1 – 3 urteko biziraupenarekin. Kasuen %5 – 10ak ezaugarri familiarra du, herentzia autosomiko gainartzailearekin; gainerakoa (%90) modu esporadikoari dagokio.

Ez da AEA esporadikoaren kausa ezagutzen. Oraingoz, ez dago behar bezalako azalpenik ELAren kausa eta mekanismoen inguruan, baina hipotesi desberdinak eman izan dira: ondorioz, gaixotasun hau elkar erlazionatzen diren faktore anitzen konplexu bat dela suposatzen da.

Gaur egun ez dago gaixotasun suntsitzaile honentzat sendabiderik; eta ez da bere maneiu egokia ezagutzen. Neurri aringarri, sintomatiko, sikologiko eta laguntzakoak bakarrik ditugu eskura; baina hauek martxan jartzea, gaixotasun larri hau pairatzen duen pazientearetzat diferentzia nabarmena da; honexegatik da errehabilitazio-tratamendua laguntza handikoa.

JARDUERA FISIKOAREN INGURUKO KEZKAK

esclerosis-lateral-amorfica1Ikerketa-proba nahikoa eta egokiak falta diren arren, batzuk AEA duten pazienteengan indartze­-lan eta lan aerobikoak dituzten jarduera-programen aurka agertzen dira, gainerabilera batek eragin dezakeen ahultasunaren beldurrez, eta ondorioz, eguneko jardueraz gain ariketarik ez dela agindu behar uste dute. AEA duten pazienteengan, jarduera teraupetikoaren tarte ziurra gutxitua dago. Tarte ziur hau gutxitzen den gradua gaixotasunaren eragin-maila eta progresio-tasaren araberakoa da. Muskulu ahula nekaren ondoriozko kaltearekiko sentiberagoa da, gehienezko mugatik gertu dabilelako. Eguneroko jarduera hutsak muskulu ahulentzako entrenamendu estimulua izan daitezke, eta muskulu osasuntsuak indartuko lituzkeen gainerako entrenamenduak nekearen ondoriozko kaltea egin dezakete. Ondorioz, gehiegizko jardueragatik AEA duten gizabanakoengan nekearengatik sorturiko kaltea eragiteko aukera kezka bat da. Bestetik, AEA izatearen ondorioz jarduera-mailaren gutxitze nabarmenak sasoi kardiobaskularraren okertzea eta erabilera ezagatiko ahultasuna eragin dezake, gaixotasunak berak sorturikoak baina handiagoak. Nahikoa ez den jarduera batekin, erabilera ezaren ondoriozko atrofia bat garatzen da, muskulu uzkurduren indarra muskuluak sor dezaken tentsio osoa baino txikiagoa delako eta uzkurdura-proteinak galtzen direnez, muskulu-ahulezia aurrera doa.

Jarduera falta eta erabiltze ezagatiko indar galerak modu nabarmenean ahuldu ditzake gaixo hauek, eta bihotz-sistema eta muskulu eta giltzaduren tentsioaren egoera okertzera erabateko sentikor egin,  kontrakturak eta mina eragiten duena. Ezinbestekoa da AEA duen gaixo bati indartze-ariketen programa bat diseinatzen zaionean kontuz ibiltzea: gehiegizko erabiltzearen ondoriozko nekearen prebentzioaren eta erabilera ezaren ahulezia eta atrofiaren arteko oreka bilatzea ezinbestekoa da.

AEAdun gaixoengan jarduera fisikoak duen funtzioaren inguruko proba nabarmenen gabezia etorkizunean kalitate altuko eta nahikoa indar estatistikoko entseguak garatzeko beharra azpimarratzen du. Gaur egun, jardueraren funtzioarekin loturiko galdera asko erantzunik gabe jarraitzen dute:

1)      Zein pertsonek izango luketen indar-ariketa edo aerobikoen onura gehiago.

2)      Zein momentu den egokiena AEA duten gaixoekin jarduera hasteko.

3)      Gaixotasunaren zein eragite-maila edo progresio gailenduko litzakeen jardueraren onurei.

4)      Zein den jarduera motarik egokiena.

5)      Zeintzuk diren jardueraren parametro eta protokolorik egokienak.

6)      Zer gertatzen den maila fisiologikoan AEA duten pertsonek ariketa egiten dutenean.

Jardueraren onurak frogatzen direnean soilik izango da azpimarragarria gastu-onuren analisia.

JARDUERA FISIKOAREN EZAUGARRIAK

Hainbat ikerketatan frogatu da behar bezala dosifikaturiko ariketak endekapenezko efektuak arintzen laguntzen duela, eta ondorioz terapian ezinbesteko aukera bihurtzen da.

Terapia fisikoak lan kardiobaskularra, indar eta malgutasun ariketak eta arnas-ariketak barne hartzen ditu, bizitza mehatxatzen duten balditzen gutxitzearen ondorioz onuragarri izatera iristeraino. Zenbait ikerketatan jarduera fisikoa nerbio-sistema zentral eta periferikoaren babeslea dela frogatu da, immune sistema eta sistema kardiobaskularra suspertzeaz gain. Eztabaidagai da intentsitate altuko ariketa kaltegarria den ala ez.

KS_ALS

Ahultasuna da AEA duten pazienteek batez ere nabarmentzen dutena. Pazienteak eginiko ariketaren kopuru eta denbora aldakorrak izan daitezke egun batetik bestera; erreferentzi bezala, pazienteak ez du akitu arteko jarduerarik egin behar; terapian eta eguneroko errutinan deskantsu-zatiak gehitzea gomendatzen da. Hankak oso gaizki baldin badaude eta erorketa arriskua handia bada, igerilekuan eginiko terapia laguntza handia izan daiteke.

Gaur egungo tratamendu klinikoa, batez ere, banan-banako errehabilitazioan datza, indartze edo ariketa aerobikoen preskripzioa izan dezakeena edo ez. AEA duten pazienteengan jarduerak duen eraginkortasunaren eta onuraren inguruko proba trinkoen gabeziek talde honi eskainiriko errehabilitazio zerbitzuen baliabide, jasotze-gaitasun eta kalitatean eragin dezake. Jarduera, modu egokian preskribitzen bada, AEA duten pazienteentzat garrantzitsua izan daiteke modu fisiko eta sikologikoan, batez ere gaixotasunaren lehen faseetan, eta muskulu-atrofia eta kondifizio-galtze nabarmenak gertatu aurretik. Nahiz eta jarduerak ezin duen iada ahulduriko muskuluetako indarra hobetu, pisu baxutik ertainetarako indartze-jarduerak eta igeriketa, ibiltze eta bizikletan aritzea bezalako maximotik azpiko ariketa aerobikoak tratamendu orokor bateko osagai garrantzitsuak izan daitezke.

Gogoratu, ur izozturik beteriko ontziak buru gainetik hustutzearen kanpainak AEA gaixotasunaren ezagutza ekarri duen arren, gaixotasun honen aldeko elkarteek (ADELA) benetan behar dutena dirua dela. Zuen ekarpena egin nahi izateko, jarraian dizue Euskal Herriko elkartearen kontu korrontea:

ES74 3035 0060 44 0600080648 (Laboral Kutxa)

DalBello_Hass, V., Florence, JM., Krivickas, LS. Ejercicio terapéutico con pacientes con sclerosis lateral amiotrófica o enfermedad neuromotora (Revisión Cochrane traducida). En: La Biblioteca Cochrane Plus, 2008 Número 2. Oxford: Update Software Ltd. Disponible en: http://www.update-software.com. (Traducida de The Cochrane Library, 2008 Issue 2. Chichester, UK: John Wilet & Sons, Ltd.)

Echemendia del Valle, A, Gómez Pérez, R, Torre, JL, Fernandez, C, Martinez Aching, G. El ejercicio físico en pacientes con Esclerosis Lateral Amiotrófica. http://www.efdeportes.com Revista Digital. Buenos Aires. Año 9, nº 60. 2003

Garcia Fuentes, F., Sanchez Quiros, C., De Beraza Quiros, P, Garcia Lopez, M. Eficacia del ejercicio físico en paciente de esclerosis lateral amiotrófica. VII Jornadas de Investigacion de pregrado en Cc. De la Salud. 2012.

Gonzalez Diaz, N, Escobar Barrios, E, Escamilla Chavez, C. Esclerosis lateral amiotrófica. Monografía. Revista Mexicana de Medicina Física y Rehabilitacion 2003; 15: 44-54

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>