AMAREN ELIKADURA EDOSKITZAROAN: MITOAK ETA ZALANTZAK

Laister, berriki ama izan direnen aurrean egin behar dugun hitzaldiari begira prestatutako lana guztiontzako aberasgarria izan daitekeelakoan, ondorengo idatzian amaren elikaduraren inguruko mitoak eta zalantzak argitzea erabaki dugu.

Zenbat jan behar da? Bikoitza jan behar al da?

Amak jaten duena esnean transformatzen da eta esneak nonbaitetik atera behar du, baina honek ez du esan nahi bikoitza edo antzeko kopururik jan behar denik.

Duela urte asko, ama edoskitzaileek zenbat jan behar zuten jakiteko zenbait kalkulu egin ziren. Kalkuluak honakoa zioen: amak egunero kontsumitzen zituenaz gain, 700 kilokaloria gehiago hartu behar zituela. 100 edo 150 kilokaloria gehiago bakarrik kontsumitu zituzten ikerketa batean parte hartu zuten amek, eta kantitate hau nahikoa izaten zen beraien pisu eta aktibitate normalak mantentzeko eta umeek behar zuten esnea fabrikatzeko.

Gaur egungo liburu batzuetan oraindik ere zaharkitutako gomendio hauek errepikatzen dira eta gomendioak bete ahal izateko.

leche-vaca-materna

Hala eta guztiz ere, bularra ematen ari den amak ez du liburu baten aholkurik beharko zenbat jan behar duen erabakitzeko. Alde batetik, edoskitzaro aldian, haurdunaldian bezala, metabolismoan aldaketak ematen dira eta horrela kontsumitzen diren elikagaiak hobeto aprobetxatzen dira. Bestalde, gure beharrizan kalorikoak handitzen direnean (gure hazkuntzagatik edo gure aktibitate fisikoagatik), gose gehiago izaten dugu eta beraz, gehiago jaten dugu; eta gure beharrizanak txikiagoak direnean, gose gutxiago dugu eta gutxiago jaten da. Beraz, ez dira kaloriak kontatu behar edo dietarik jarraitu behar.

Zer jan behar da? Dieta osasuntsu eta orekatu bat jarraitu behar al da?

Umeari bularra edo biberoia ematen zaionean ez dago arrazoirik amek normalean jarraitzen duten dieta aldatzeko, betikoa jan behar da. Baina ohiko dieta jarraitu behar dela esaten da, bizitza osoan zehar dieta osasuntsua eta orekatua jarraitu behar dela kontuan hartuta.

dietaequilibrada

Esnearen proteinak eta laktosa bularrean bertan fabrikatzen dira, ez dago jaten denaren menpe. Esneak duen gantz kantitatea ere ez dago jandakoaren menpe, baina, gantzaren konposizioa zati batean horren menpe dago. Baina, amak gantz ase asko hartzen badu ere, bularreko esneak, behiaren esneak baino gantz asegabe gehiago izango ditu eta egokiagoa izango da umearentzat. Bitamina eta mineralei dagokienez, zenbait, amak jandakoaren menpe egongo dira, esate baterako, azido pantotenikoa eta iodoa. Esnean dagoen bitamina eta mineralen maila normalak izango dira, amak berak gutxiegitasun bat ez badu.

Beraz, fruta gehiago eta gozoki gutxiago hartzeak ez du umearen osasuna hobetuko, baizik eta amarena. Bularra edo biberoia ematen duen amari osasuntsu jatea komeni zaio, baina baita umerik ez duenari eta mundu guztiari.

 

Edoskitzaroan zein elikagai ezin dira kontsumitu?

Herrialde guztiek dituzte edoskitzaroan debekaturik dauden elikagaien zerrenda bat. Espainian adibidez: baratxuria, tipula, alkatxofa, zainzuriak eta bruselaza. Suposatzen da elikagai hauek esneari zapore txarra ematen diela eta lekaleek, batez ere babarrunek, haurrei haizeak sortzen dizkietela.

Beste herrialdeetan elikagai ezberdinak debekatzen dira, esate baterako Norbegian, marrubiak eta mahatsa.

Printzipioz, elikagai guztiak jan daitezke arazorik gabe; baina ama batek elikagai konkretu bat jan ondoren bere umea haserretu eta ordu batzuetan bularra hartzen ez badu, gustatu ez zaiolako izango da. Ez da larria, gose gehiago duenean edo zaporea kentzen denean berriro hartuko du bularra.

Zein elikagai hartu behar dira esne gehiago izateko?

 Aspalditik esaten da elikagai batzuk hartzea egokia izaten dela esne gehiago eduki ahal izateko; adibidez, almendrak, hurrak, sardinak, behi-esnea, alfalfa.

 Esnea izateko beharrezkoa den elikagairik ez dago. Dieta ezberdina jarraitzen duten ugaztun asko daude eta guztiek esnea izaten dute. Gizakia izatez orojalea da, beraz, nahi dena janda ere emakumeak esnea izango du.

 Alimentacion-despues-del-parto1

 

Behi-esne gehiago edaten bada, esne gehiago ekoiztuko al da?

 

Ama askoricow_sm2 arazoak ematen dizkion elikagaia da esnea, izan ere, askotan esan izan da, bularra emateko beharrezkoa eta nahitaezkoa dela egunean litro bat behi-esne hartzea.

Honek ez du zentzurik. Ez da posible ugaztunek esnea edan behar izatea esnea fabrikatzeko, esate baterako, behiek ez dute esnerik hartzen. Gainera, intolerantzia duten amek esne gehiago izateko, behi-esnea hartzera behartzea arduragabetasuna da.

 

 

Barazkijaleek haragia jaten hasi behar al dute? 

 

Kontuan hartu behar da barazkijaleak diren dieta mota ezberdinak daudela.

Jarraitzen den dieta obolaktobegetariano orekatua bada, hau da, arrautzak, esnea eta esnekiak kontsumitzen dira, baina, haragia eta arraina ez dira hartzen; egokia izango da helduentzat, umeentzat, haurdun dauden emakume eta ama edoskitzaileentzat. Garrantzitsua da dieta orekatua egotea, arrautza eta esne-esnekiak kopuru egokian kontsumitu behar dira, noizean behin hartzen badira jarraitzen den dieta beganoa izango da.

Dieta beganoan, berriz, ez dira animalietatik eratorritako elikagaiak jaten eta honek arazo garrantzitsu bat du: dieta honek ez du B12 bitamina iturririk. Horregatik, barazkijale zorrotzak direnek eta arrautza edo esne gutxi kontsumitzen dituzten obolaktobegetarianoek B12 bitaminaren gehigarriak hartu beharko dituzte bizitza osoan zehar.

Normalean, umeak B12 bitaminaren erreserbarekin jaiotzen dira eta honek hilabeteak edo urteak irauten dute, baina, amak bitaminaren gutxiegitasuna bazuen lehendik, haurra erreserbarik gabe eta gaixorik jaioko da.

Dieta hauek jarraitzeko ongi informaturik egotea ezinbestekoa da, beraz, informazio gehiago nahi izanez gero profesional batengana joatea garrantzitsua izango da.

 

Bitamina eta mineralek garrantzi handia al dute?

Edoskitzaileak diren amek hartu behar dituzten gehigarriak hauek dira: iodoa guztiek hartu beharko dute eta barazkijale zorrotzak direnek B12 bitamina.

Iodoaren iturri garrantzitsuena arraina eta itsaskiak dira, baina, gaur egun ez da mota honetako elikagai nahiko kontsumitzen, horregatik beti iodoarekin aberastutako gatza kontsumitu beharko da. Horrela ez dugu gabeziarik izango eta modu erraz batean hartuko dugu mineral hau.

Haurdunaldian eta edoskitzaroan, emakumeek ohikoa dena baino kantitate gehiago hartu behar dute, ehun mikrogramo hartu beharrean, hirurehun mikrogramo hartu beharko dira. Gatz iodatua hartuta ere kopuru honetara iristea zaila da, beraz, gomendagarria da aldi hauetan emakume guztiek iodoaren 100 edo 200 mikrogramoko gehigarria hartzea egunero.

Burdinaren kasuan, beharrizanak erdiraino murrizten dira. Emakumeetan anemiaren kausa nagusia hilerokoan ematen den odol galera errepikatua da; edoskitzaroaren zati batean hilerokorik egongo ez denez, burdina aurreztuko da.

Horregatik ez da beharrezkoa gehigarririk hartzea haurdunaldia baino lehen eta bularra edo biberoia ematerakoan ere ez da beharrezkoa izango.

Kaltzioaren beharrak ez dira handitzen edoskitzaroan zehar. Haurra izan eta ondorengo sei hilabeteetan, gutxi gorabehera emakume guztiek galtzen dute kaltzioa, hezurretako kaltzioaren %5a galtzen da. Hezurren deskaltzifikazio honek ez du zerikusirik dietako kaltzio faltarekin edo esnea ematean kaltzioa galtzearekin. Emakumearen hormonen orekan eta metabolismoan ematen den aldaketaren ondorioz ematen da.

 Bizitzako beste momentuetan hartzen den kaltzio kopuru berdina hartu beharko da edoskitzaroan.

Bularra ematean esne gehiago izateko likido gehiago hartu behar al da?

Bularra ematen ari den emakumeak ur gehiago beharko du, beraz, egarri gehiago izango du eta gehiago edaten du. Baina ez da gure gorputza ur kantitate gehiago edatera behartu behar; automatikoki behar dena edango da, beste pertsona osasuntsu guztiek bezala. Askotan amei esne gehiago izateko, ur gehiago edateko esaten zaie, baina honek noski ez du funtzionatzen.

Bularra hartzerakoan jaten denak alergia sortu al diezaioke haurrari?

Alergia kasu asko badaude historia familiarrean, zenbait pedriatek, amek edoskitzean zehar esnea, arrautzak, arraina eta fruitu lehorrak hartzeari uztea iradokitzen dute. Hainbat ikerketa egin ondoren ez dago proba argirik hori betetzeak alergia izateko arriskua gutxitzen duenik.

Zenbat argaltzen da edoskitzaroan zehar?

Haurdunaldian irabazten den pisua honakoan datza: umearen pisua, plazentarena, likido amniotikoa, uteroaren tamainaren handipena, odol bolumenaren handipena … eta edoskitzaroan erabiltzeko biltegiratzen den gantza.

Bularreko esnea ematearen onuretako bat ama azkarrago argaltzea da, baina batzuetan izaten diren itxaropenak handiegiak izaten dira. Bularra ematen duten emakumeek lehenengo sei hilabeteetan kilo erdia galtzen dute hilero. Baina, ama asko hiru hilabeteren ondoren hasten dira pisua galtzen. Haurdunaldian behar baino pisu gehiago hartu bada, ez da nahikoa izango bularra ematearekin, ariketa fisikoa egin beharko da eta dieta zaindu.

 Bularra ematen ez duten amei gehiago kostako zaie behar ez den gantz hori kentzea, ariketa fisikoa egin beharko da.

images

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>