ASMO BERRIEKIN NATOR BUELTAN…

2014ko abuztutik urte betez osasunaren inguruko post mordozka argitaratu ondoren (eskerrik asko Ainitze egindako lanarengatik), bizpahiru hilabete daramazkit hemen ezer idatzi gabe. Egunak neramazkin honen jabe nintzela, baina argitalpen motarekin oso gustora topatzen ez nintzenez, web orri honen norabidea aldatu eta blog pertsonalago batean bihurtzea erabaki dut. Horixe izango da nire asmo berria, 2015. urtea amaitu aurrekoa: elikaduraren inguruko nere iritziz pertsonalen bidez blog hau osatzea.

Horretarako elikadura osasuntsu bat eramateko gogoetez gain, egunerokoan kontsumitzen ditugun “elikagaien” analisia eta beste zenbait hausnarketa egitea da nire asmoa. Asmo hau, helburu izateaz gain errealitate izatea ere espero dut, eta zuek nire bidaia berri honen parte izatea gustatuko litzaidake! Horretarako dituzuen zalantzak helarazi ahal dizkidazue, iruzkin bat utziaz hemen, Facebookeko orrian edota web orri honetatik bertatik anonimoa izatea nahiago baduzue.

Amaitzeko, blog honek norabide aldaketa jasan badu ere, oinarrizko baloreak ez direla aldatu, eta euskara hutsean argitaratzen jarraituko dudala.

Eskerrik asko aldez aurretik, eta ONGI ETORRI!!!

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>