AZUKREA, ESPERO EZ DUGUN ELIKAGAIETAN

Nire blog edo Facebook orriko jarraitzaile zaretenok, edo noiz edo noiz nire kontsultatik pasa zaretenok badakizue, tamalez, azukrea dela gaur egun elikadura osasuntsuaren aurkari nagusia. Eta ez da denbora gutxi hori esaten goazela, honen inguruan duela ia urtebete Ainitzek post bat idatzi zuen hementxe bertan.

Badakigu azukrea batez ere non aurkitzen den, eta ez da ez zuzenean kontsumitzen dugun azukrea (zuria edo beltza) arazorik handiena; ondorengo grafikan ikus dezakegun bezala, azukrearen gehiengoa beste elikagai batzuen parte delarik kontsumitzen dugu.

azukrea grafika

 

- Kontsumo zuzena: ahalik eta gehien gutxitu behar dugu azukrearen kontsumoa, edozein jatorri eta motatako azukrea izanik ere. Bai zuria, bai beltza, baita gozogarri artifizialak edota naturalak ere (sakarina, stevia…), zenbat eta gutxiago kontsumitu, hobe!

- Azukredun edariak edota freskagarriak: azukre asko asko gehitzen dute gure dietara, beste inolako nutrienterik eman gabe. Alimmentaren bideo honetan ikus dezakezue freskagarrietan dagoen azukre kopurua. Kontutan izan, azukrerik ez duten freskagarriak ere ez direla osasuntsuak, ordezko onena beti URA izango da.

- Yogur eta esne-azkenburukoak: Naira Fernández nutrizionistaren post honetan yogur desberdinen arteko konparaketa ikus dezakezue, eta nola zaporedun yogur batek 15-16 g azukre dituen. Guk ere azkenburukoen inguruan post bat idatzi genuen, eta nola nahiz eta askok gantzik ez izan, azukre pila duten. Gomendio orokorra, yogur naturala kontsumitzea, arrunta edota gaingabetua (5-6 g azukre izaten dituzte poteko, zaporedunen herena!), eta azukrearen ordez fruta, fruitu lehor eta gisakoekin gozotzea.

Pastel, opil eta galletak: gantz asko izateaz gain, azukrea ere mordoxka dute hauek. Alimmentaren bideo honetan ikus dezakezue konparaketa hau. Galleten kasuan, beti esaten dut gaur egun ez dagoela merkatuan galleta osasuntsurik: ez eta “Maria galleta” arruntak ere, gutxienez %20ko azukrea dute. Julio Basultok artikulu honetan “Maria galleta” gainerako gosaltzeko elikagaiekin konparatzen du.

- Zukuak: Ez, ez dira osasuntsuak, ez eta naturalak ere. Alimmetaren bideo honetan ikus dezakezue zuku desberdinen arteko konparaketa. Eta, zer gertatzen da zuku natural batean? Naranja bat zukutzen dugunean, frutaren zuntza galtzeaz gain, fruta pieza bat baina gehiago hartzen dugu normalean, azukre kantitatea bikoiztuz edota hirukoiztuz. Juan Revengaren artikulu honetan ikus dezakezue. Beraz, hobe fruta osorik kontsumitzea.

- Txokolateak: Zerrenda honetan ikus dezakezue azukre gehien duten elikagaien artean esnedun txokolatea agertzen dela. Azukrerik gabeko txokolate gutxi daude, eta daudenetatik edulkoranterik ez dutenak ez dira apenas ikusten merkatuetan. Kakao proportzioa begiratu behar dugu, zenbat eta kakao gehiago, azukre gutxiago: %80tik gorako txokolatea aukeratzen saiatu zaitez.

- Besteak: azukredun elikagaietan pentsatzen jartzen garenean beti elikagai gozoak etortzen zaizkigu burura, baina supermerkatuan aurki ditzakegun elikagai prozesatuen gehiengoek azukrea daramate, baita elikagai gaziek ere. Begiratu al duzu inoiz mahonesa baten osagaietan zerrenda?

mayonesa

Hemen dituzue adibide gehiago…

Ketchup saltsa: ketchup

Moldeko ogia:

pan bimbo

 

Hestebeteak: (kasu honetan dextrosa bezala agertzen da)

pechuga_pavo_finas_lonchas_hacendado_ingredientes

 

Eta… egoera honen aurrean, zer egin dezakegu kontsumitzaileok azukre kontsumoa gutxitzeko?

Alde batetik, hasi etiketak irakurtzen, eta elikagai eta marken artean konparaketa egiten. Bi produktu beretsuen arteko azukre kantitatea oso desurtzen, eta elikagai eta marken artean konparaketa egiten. Bi produktu beretsuen arteko azukre kanberdina izan daiteke.

Bestetik, saiatu elikagai prozesatu gutxiago eta fresko gehiago erosten eta kontsumitzen. Horiek ez daramate gehitutako azukrerik.

 

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>