Azukretan aberatsak diren elikagaiak

Azken urteetan, beharrezkoak ez diren eta azukre kantitate handiak dituzten elikagaiak ugariak dira gure inguruan. Batzuetan nutriente bakar bezala edo osagai nagusi moduan agertzen da edo agian, hasiera batean, azukretan aberatsak ez direla pentsatzen diren elikagaietan. Horregatik, behar dena edo gomendatzen dena baino azukre gehiago kontsumitzen denez, azukretan aberatsak diren produktuak zeintzuk diren identifikatu behar dira eta zein ondorio dituzten jakin.

dulces2

Karbohidratoak hiru modu nagusitan aurkitu daitezke.

Alde batetik, karbohidrato sinple edo azukre moduan: glukosa, fruktosa (frutan dagoen azukrea), laktosa (esnean dagoen azukrea) … denbora tarte txikian, odoleko glukosa maila nahiko azkar handitzen dute.

Bestalde, karbohidrato konplexua: nagusiena almidoia da eta glukosaz osaturiko kate luze bat da. Zereal comer-verdura-cocida-al-dente-frutos-secos-le-L-ovuyHhintegraletan
eta lekaleetan aurkitzen diren almidoiak, mantsoago xurgatzen dira, beraz, odoleko glukosa mailaren handitzea polikiago ematen da eta denboran gehiago luzatzen da.

 

Azkenik, zuntz moduan: ezingo da gure hesteetan liseritu, zati txiki bat heste florarekin kontaktuan dagoenean digeritzen da. Zuntzak asetasun sentsazioa handitzen du eta elikagai baten parte denean, honen indize gluzemikoa txikitzen laguntzen du, frutaren kasuan bezala.

 

Azukretan aberatsak diren elikagaia eta beraien kontsumoa murriztu beharko litzatekeen elikagaiak honakoak dira:

Kakao krema, gailetak,karameluak, txokolatea, gozokiak, marmelada, saltsak, zenbait kontserba, go
saritarako zerealak, kirolarientzako zenbait edari, zukuak (nahiz eta hauek etxean egindakoak izan), opilak, pizza…

refrepress1721363282790-refrescos

 

 

 

 

 

 

 

Elikagai hauek normalean publizitatea behar izaten dute beraien salmentarako, beraz, saihestu saltzeko publizitate asko behar dituzten produktuak.

Gosaritarako zerealen kasuan, osasuntsuak bezala saltzen dituztenak, esate baterako fitness, special K edo all-bran, beste guztiek duten azukre kopuru altuegia izaten dute. Horregatik ez dira gomendagarriak eguneroko elikaduraren parte izateko.

azucar-en-cereales-de-desayuno

Gailetei dagokienez, pentsa dezakegun gailetarik sinpleena ere azukretanmari3010a-marbu3010_zps08c2d542
aberatsa da. Adibidez, hain ezagunak diren galleta Mariaren kasuan, bost gailetek 5,8 gramo azukre dituzte. Ohikoa da gosaritan edo eguneko beste momenturen batean bost gaileta baino gehiago hartzea, hartzen ari garen azukre kopuruaren jakitun izan gabe. Merkatuan aurki ditzakegun zuntzetan aberatsak direnak, azukrerik edota gantzik gabekoak ere ez dituzte elikagai osasuntsu baten ezaugarriak, beraz, ez dira gomendagarriak.

 

Kontuan izan behar da baita, elikagai batetik gantza edo azukrea kentzen dutenean, light izendapena duen produktua lortzeko, bere zaporea izugarri aldatzen dela eta jan ezin den elikagai bat bilakatzen da. Horretarako elikadura industriaren konponbidea azukre edo gantz gehiago  gehitzea izaten da, produktuei zapore ona emateko. Orduan elikagaien gantz edo azukre kopurua jaisten da, baina gehiegizko azukrea edo gantza izaten dute.

Gainera azukrerik gabeko zenbat elikagaietan, azukre hori edulkoratzaileengatik ordezkatzen dela. Garrantzitsua da jakitea, edulkoratzaileek, azukreak bezala, segurtasun muga bat dute eta ezin dira kopuru altuetan kontsumitu, horregatik ez da gomendagarria norberak beti edulkoratzaileak erabiltzea edo beti hauek dituzten produktuak hartzea osasungarriagoak direla pentsatuz.

Askotan elikagai baten osagaien zerrendan, azukrea hitza erabili beharrean beste izen batzuk erabiltzen dituzte kontsumitzaileak ez daitezen ohartu produktu horrek azukrea duenik, esate baterako, artoaren xarabea, arto xarabearen solidoak, fruktosan aberatsa den artoaren xarabea, malta xarabea, artzi xarabea, fruktosa, fruktosa likidoa, eztia, melaza, dextrosa anhidridoa, kristal dextrosa eta dextrina.

Baina zergatik saihestu behar da mota honetako elikagaien kontsumoa?

Gure metabolismoa, modu eraginkor batean energia lortzeko eta biltegiratzeko diseinatuta dago. Prozesu guztietan ezer ez da galtzen, beraz, karbohidrato sinple edo azukre asko hartzen badira, metabolismoak eta gibelak glukosa horren zati handi bat hartu eta gantzean bilakatzen dute.

Azukre askoren kontsumoak, intsulina maila handiak ekoiztea behartzen du gorputzean. Intsulina hormona bat da eta glukosa zeluletara sartzea ahalbideratzen du. Azukre maila handiegia bada, soberan dagoen glukosa gantz bezala biltegiratuko da.

Azukre kantitate handi hauek, glukosa piko altuak sortzen dituzte odolean eta joera hau denboran zehar mantentzen bada, diabetea eta obesitate abdominala garatu daitezke.

Dietako azukre gehituen gehiengoa ez du norberak gehitzen, aukeratzen diren elikagai industrialen zati dira eta elikagai hauek sarritan kontsumitzen direnez, azukre gehituetatik hartzea gomendatzen den kalorien kopurua gainditu egiten da.

Gomendioen arabera, 2000 Kkal-ako dieta batean, %10 (200 Kkal) hartu beharko litzateke azukre gehituetatik, hau da, egunean gehienez 50g azukre. Orain, Munduko Osasun Erakundea (OMS) kopuru hau 25 gramora jaisteko asmotan dabil, egunero biztanleriaren gehiengoak azukre kopuru handiak hartzen baititu.

Horregatik garrantzitsua da azukretan aberatsak diren elikagaien kontsumoa saihestea eta elikagaien osagaien zerrendako lehengo hiru edo lau osagaien zeintzuk diren begiratzea, eta azukrea gehitua duten edo ez aztertzea. Izan ere, osagaiak agertzen diren ordenak, osagai hori, produktuan agertzen den kantitatea adierazten du, gehiengotik gutxienera.

Garrantzitsua izango da baita, aurrez prestatutako produktuen kontsumoa jaisteko, asteko menua planifikatzea eta etxean sukaldatzea. Eguneroko elikaduraren oinarrian landare jatorriko elikagaiak agertu behar dira eta osagaien zerrenda luzeak dituzten eta prozesatuak daudenak ahal dela saihestu. Elikatzeko ohitura onak hartu eta denboran zehar mantendu.

relacion bebidas y azucar

 

 

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>