Detox dietak

Uda bukatzear dagoela eta, pertsona asko aldi honetan osasuntsu jan ez dutelako edo pisua irabazi dutelako kezkatzen hasiko dira. Kasu hauetan, ahalegin gutxi eskatzen duten eta emaitza azkarrak dituzten metodoak jarraitzen dira, soberan dauden kiloak kentzeko edo organismoa “garbitzeko”. Askotan, detox dietak bezala ezagutzen diren, baina arriskutsuak diren, mirarizko dietak jartzen ditu jendeak praktikan.

Dieta detox hauen helburua sustantzia toxikoak kanporatzea da, baina, garrantzitsua da jakitea gorputz osasutsu bat gai dela bere kabuz lan hori egiteko, zirkulazio, digestio eta iraitz-aparatuaren bitartez.

Zenbat eta sustantzia toxiko gutxiago hartu (alkohola, tabakoa, elikagaietan dauden ingurugiroko kutsatzaileak…) eta osasuntsuago elikatu, orduan eta hobeto beteko du lana, eta horregatik, gomendio onena ez “intoxikatzea” da. Gaur egun eta gure inguruan, asaldura asko prebenituko lirateke tabakoa, alkoholaren kontsumoa, elikadura desegokia eta bizitza sedentarioa saihestuko balira.

Esate baterako, alkoholaren kontsumoa heriotza kausa nagusienetarikoa da Espainian, tabakoaren keak 4000 substantzia kimiko ezberdin ditu eta horietatik batzuk oso toxikoak dira organismoarentzat. Bizitza sedentarioa izateagatik, berriz, Munduko Osasun Erakundearen (OMS) arabera urtean 3,2 milioi heriotza izaten dira.

OMS-en gomendioak jarraituz, osasunarentzat toxikoak diren sustantziak txikiagotzeko eta babesgarriak direnak hartzeko modurik egokiena, eguneroko dieta landare-jatorriko elikagaietan oinarritzea da: fruta, barazkiak, zereal integralak, lekaleak, fruitu lehorrak, oliba olioa…

dietox-detox-dieta

Beraz, ez da beharrezkoa denbora tarte batean inolako dieta detox edo garbigarririk jarraitzea. Lehen esan bezala, gure organismoak etengabe kanporatzen ditu hondakinak gernu, gorotz, arnas eta izerditik. Hau da, gure gorputzean sustantzia toxikorik badago, iraitzi egingo du, nahiz eta detox dieta bat ez jarraitu.

Beti elikadura osasuntsu bat jarraitzea gomendatzen da, sistema bakoitzak egoera hoberenean funtzionatu dezan.

Gainera, estrategia edo dieta hauek proposatzen dituzten helburuak lortzeko, ez dute babes zientifikorik eta osasunarentzat kaltegarriak izan daitezteke, izan ere, baraualdiak egiten badira, behazun-xixkuan harriak agertzeko arriskua handitzen da, deshidratatu egin dezakete, digestio-sistema ahuldu, buruko minak eragin, tentsio arteriala jaitsi…

British Medical Bulletin” aldizkarian argitaratu zen “Alternative detox” izeneko artikuluan, terapia desintoxikatzaileak ohikoak izaten direla pisua galtzeko iragarkietan, baina orain arte, bere erabilera beharrezkoa dela jakinarazten duen ebidentziarik ez dagoela adierazi zen.

Askotan interes ekonomikoak aurkitu daitezke mota hauetako dieten atzean, esate baterako, 1970. urtean Ameriketako Estatu Batuetako mugimendu hippyaren artean, pomeloaren dieta jarri zen modan, baina, urte horretan pomeloa soberan zegoen eta nekazaritza departamentua zegoen dietaren promozioaren atzean.

Gutxi gorabehera elikadura patroi osasuntsu bat jarraitzen bada, ez da gorputza barrutik “garbitzeko” dietarik egin behar, egokia ez den zerbait edo gehiegi jan den kasuetan, izan ere, gure gorputza arduratzen da lan hori egiteaz.

Detox irabiakien arrisku nagusiak

Azken aldian pertsona famatu asko dira fruta eta barazkiez osatutako kolore berdea duten irabiakiak hartzen dituztenak, gorputzeko toxinak kanporatu, argaldu, azalaren itxura hobetu… lortzeko.

zumo-verde-de-las-famosas

Egia da fruta eta barazkien irabiaki bat hartzea aukera ona dela, entsalada edo barazki gordinak jatea bezala. Guztiak elikagai osasuntsuak dira, baina ez dute gorputza desintoxikatzen edo garbitzen, beraz, ez zaie betetzen ez dituzten propietaterik eman behar.

Izan ditzaketen arriskuak ondorengoak dira:

  • Elikadura patroi osasuntsuetatik aldendu dezakete. Elikagai bakar batek osasuna hobetu dezakeela sinistarazteak, ondorio kaltegarriak izan ditzake. Horrela ez da ikasiko modu osasuntsu batean elikatzen, ohitura txarra mantenduko dira, izan ere, osasuntsuak ez diren elikagaiak dietatik kendu beharrean, ohitura txar hauek “konpentsatzen” dituztenak gehitzen dira.
  • Dirua galarazten dute. Zenbait enpresek saltzen dituzten irabiaki edo gehigarriak ez dira batere merkeak.
  • Pisua irabazi daiteke. Azken ikerketetan, zuku edo irabiaki hauen kontsumoak epe luzera pisua irabazten laguntzen dutela ikusi da.

Azkenik, modan dauden dietak ez dira irtenbide egokiak osasuna hobetu eta hobekuntza hauek denboran zehar mantendu nahi badira. Emaitza iraunkorrak lortzeko, egokiena gaur bertan elikadura eta ohitura osasuntsuak jarraitzen hastea da.

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>