DIABETEAREN TRATAMENDU NUTRIZIONALA ETA GOMENDATUTAKO ARIKETA FISIKOA

 

Gaur egun, diabetea mundu mailan prebalentzia handiena duen gaixotasuna da, 300 milioi pertsona baino gehiagok pairatzen dute, horietatik asko garatutako herrialdetakoak direlarik. Europan 56 milioi dira eta Espainian, berriz, 5 milioi diabetiko daude, 5 milioi horietatik 2 milioi oraindik diagnotikaturik gabe daude. Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 urtetik gorako %10,6ak du gaixotasuna.

Munduko Osasun erakundeak (OMS) diabetea XXI.mendeko epidemietako bat bezala sailkatu du, hurrengo urteetan bere prebalentzia handituko delarik.

Diabetea gaixotasun kroniko bat da, azukreen aprobetxamenduan alterazioak gertatzen dira intsulina hormonaren falta partziala edo erabatekoa delako, edo hormonak bere funtzioa betetzen ez duelako. Intsulinari esker azukreak zelula barnean sartzen dira eta energia iturri gisa erabili daitezke, baina hormonarik ez badago edo gaizki funtzionatzen badu, azukreak odolean pilatzen dira, hipergluzemia (odolean azukre -glukosa- maila normala baino altuagoa) bezala ezagutzen dena gertatzen delarik.

Bi mota bereizteDiabetes-Protocol-Review-17n dira, alde batetik, 1 motako diabetea. Mota honetan gizabanakoaren predisposizioak eragiten du, baita sistema immunearen asaldurak (organismoaren defentsak) eta birusak eragindako infekzioek, intsulina jariatzen dituzten zelula pankreatikoen suntsipena eragin dezaketen erreakzio autoimmuneak eragiten dituztelako.

Bestalde, 2 motako diabetean faktore genetikoek, obesitateak (2 motako diabetea duten %80ak gainpisua edo obesitatea du), elikadura desegokiak (azukre sinpleetan aberatsa eta oso energetikoak), sedentario izateak eta biztanleriaren zahartzeak eragiten du.

Nahiz eta bi kasuetan faktore genetikoak dauden, 1 motako diabetearen kasuan baldintza genetikoak determinatzaileak dira gaixotasunaren hasiera emateko, baina 2 motakoan, aldiz, bizi ohiturak dira erabakigarriak. Herrialde garatuetan diagnostikaturik dauden kasuen %90a 2 motakoak dira.

Patologia hau, batez ere 2 motako diabetea, pertsona bakoitzari egokitutako elikadura osasuntsu eta ariketa fisikoaren bidez prebenitu edo kontrolatu daiteke.

Diabetearen tratamendua:

Diabetearen tratamenduak estrategia ezberdinak ditu, elikadurarekin eta ariketa fisikoaren inguruko bizi ohiturak aldatu eta tratamendu farmakologikoa (beharrezko kasuetan) ezartzen baita.

Diabete motaren, pertsonaren eta gaixotasunaren eboluzioaren arabera tratamendu ezberdin bat ezarriko zaio pazienteari.

Diabetearen tratamendu nutrizionala beharrezkoa izango da gaixotasunaren lehen mailako prebentzioa burutzeko, diagnostikoa baino lehenago hasita; bigarren mailako prebentzioan, diabetea ezarrita dagoen kasuetan; eta hirugarren mailako prebentzioan, gaixotasunarekin erlazionatutako osasun arazoen garapena mantsotzerako orduan.

Diabetea ezarrita eta diagnostikaturik dagoenean, dietak ezin du gaixotasuna sendatu, baina kontrolatzen laguntzen du, beraz, tratamendu dietetikoa bizitza osoan zehar jarraitu beharko da. Dietak pertsonalizatua eta orekatua izan behar du pertsona bakoitzaren, bizi ohituren eta tratamenduaren arabera.

Egunean zehar 5 edo 6 otordu egin behar dira, bakoitzean elikagai bolumen txikiagoa hartu eta odoleko glukosa mailaren kontrol hobeago bat egiteko.

Eguneroko elikaduren oinarria frutak, barazkiak, zereal integralak eta lekaleak izan beharko dira, izan ere, gainontzeko biztanleriak bezala, diabetikoek ere bere dietako zuntz kopurua handitu behar dute.

Gantz eta kolesterolari dagokionez, gantz aseen eta trans gantzen kontsumoa gutxitu beharko da, astean bi aldiz edo gehiagotan arraina hartu omega-3aren kontsumo egokia bermatzeko eta horrela kolesterolaren maila egokia izateko.

Giltzurrun funtzio normala duten paziente diabetikoetan, proteinen kontsumoaren jetsiera bat egin behar denaren ebidentziarik ez dagoenez, ohiko gomendioak jarraitzen dira.

Gainera, pisua jaisteko asmoarekin erabiltzen diren dieta hiperproteikoak jarraitzea ez da gomendagarria, izan ere, ez dago ikerketa edo ebidentziarik dieta hauek eragin ditzaketen arazoen maneiu egoki baterako, esate baterako, giltzurrun arazoak dauden kasuetan.

Edulkoratzaileei dagokienez, polialkoholak eta kaloriarik gabeko edulkoratzaileak seguruak dira, baina beti ere, osasun administrazioak elikagai hauei esleitutako gomendio maximoen barruan kontsumitzen badira.

Frutaren kontsumoa paziente diabetikoetan:

Frutak karbohidratoak dituenez (15 gramo errazioko), diabetea duten pertsonek bere kontsumoa saihestu behar dutela kontsideratzen dute. Hala eta guztiz ere, diabetean adituak direnek eta osasun erakundeek frutaren kontsumoa bultzatzen dute gaixotasuna duten pazienteetan. Pertsona hauek, elikagai hauetan dagoen gutxigora546287c7b93795d85d8b4567_0_45-1415743432167 beherako karbohidratoen kopurua jakin behar dute, batez ere intsulina injektatzen dutenek; baina honek ez du esan nahi fruta kontsumitu behar ez denik. Kontrakoa gomendatzen da: diabetea duten pazienteetan gaixotasun kardiobaskularrak pairatzeko arriskua handiagoa denez, frutaren kontsumoa gomendagarria da. Kolesterolaren mailan eta beste arrisku faktore kardiobaskularretan onurak izan ditzake.

Ameriketako diabetearen elkarteak, diabetea duten pazienteek karbohidratoen iturri gisa barazkiak, fruta, zereal integralak, lekaleak eta esnekiak erabili behar dituztela adierazten dute; gantza, azukrea edo gatza gehitu zaien produktuak edo elikagaiak erabili beharrean.

Gainera barazki eta frutak, eguneroko dietan fruktosa kantitate txikiak ematen dituzten elikagai osasuntsuak dira eta ez da beraien kontsumoa gutxitu behar.

Garrantzitsua izango da jaten den fruta hori beti osorik egotea eta ez zuku moduan, izan ere, zukuek efektu negatiboak izan ditzakete odoleko glukosaren kontrolean. Zukuak, nahiz eta etxean egindakoak izan, ez dira fruta fresko eta osoaren ordezko osasuntuak izango.

Ariketa fisikoa eta diabetea:

Gaixotasuna duten pazienteek ariketa fisikoa egiteak, onura asko ditu. Alde batetik, intsulinaren sentikortasuna handitzen da, ondorioz, gaixotasunaren kontrol hobeago bat lortzen da botika gutxiagorekin. Gainera, egunero 30 minutuz ariketa fisikoa egiten bada, astean bost aldiz, gorputzeko gantza eta pisua jaistea lortuko da, eta horrela, arrisku kardiobaskularren parametroak hobetzen dira, adibidez, hipertentsio arteriala eta dislipemiak. Gaixotasunak izan ditzakeen konplikazioen prebentzioan laguntzen du ariketa fisikoa egiteak.

diabetes-y-ejercicio

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>