ELIKAGAI PROZESATUAK

Elikagaien prozesatzea modu ezberdinetakoa izan daiteke eta eragin ezberdina izan elikagai baten profil nutrizionalean.

Merkatuan, manipulazio maila desberdina duten hainbat produktu aurki daitezke eta horietatik zenbait erabilgarriak izango dira eguneroko elikaduran, baina beste zenbaiten kontsumoa ahalik eta gutxiena izan beharko da.

  • Oso gutxi prozesatutako elikagaiak, esate baterako, kontsumorako edo sukaldatzeko prest poltsetan datozen barazkiak; edo azalik eta beste osagairik ez duten fruitu lehorrak. Kasu hauetan elikagai gehienak horrela prestatzen dituzte kontsumoa erosoa eta erraza izateko.
  • Prozesu teknologikoren bat (egostea edo izoztea) erabili denean elikagaiaren freskotasuna eta kalitate nutrizionala orekatzeko. Honelako produktuak dira, adibidez, lekaleen kontserbak, barazki izoztuak eta arrain edo itsaskien kontserba batzuk.
  • Produktuaren ezaugarri organoleptikoak, zaporea, itxura eta ehundura hobetzeko asmoarekin, gehitutako osagaiak (espeziak, gantza, koloratzaileak eta kontserbagarriak) dituztenak; pastarentzako saltsak, entsaladentzako ongailuak, hartzitutako esnekiak …
  • Jateko prest dauden eta prozesatuagoak diren produktuak, esate baterako, galletak, gosaritarako zerealak eta hestebeteak.
  • Azkenik, elikagai oso prozesatuak daude, askotan plater izoztuak edo aurreprestatuak izaten direnak: izoztutako pizzak edo mikrouhinean sartu eta jateko prest daudenak.

Lehenengo bi puntuetan azaltzen diren produktuak, barazki eta fruta gehiago jatea errazten dute. Ezaugarri berdinak izango dituzte, egositako lekaleek, jateko prest (zurituta eta moztuta) dagoen frutak edo izoztutako elikagai freskoak.


dv1897015cuarta-gama-1024x449

 

ensaladas_iv_gama_(home)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken hiru puntuetan aipatzen direnekin, arreta berezia izan beharko dugu. Ez da onuragarria elikagai oso prozesatuak agertzea gure dietan, hauen kontsumoa gutxitan eta kantitate txikietan egin beharko da. Honen zergatia hiru osagai nagusitan aurki dezakegu: gantza, azukrea eta gatza. Beraz, kontsumitzaileek erosterako momentuan, hiru osagai hauen presentzia kontrolatu beharko dute aurreprestatutako plateretan (pizza, kontserbak, saltsak…) eta jateko prest dauden elikagaietan (galletak, opilak, gosaritarako zerealak, haragien deribatuak…). Baina askotan zaila izaten da produktu hauen jatorria eta osagaiak zeintzuk diren jakitea.

 

Mota honetako produktuei, hiru ezaugarri orokor atxikitzen zaizkie: gehiegizko gantza izatea, kaloria asko ematea eta gatz gehiegi izatea. Ezaugarri hauek banaka edo konbinazio ezberdinetan ager daitezke. Gainera, azukrea, koloratzaileak, lodigarriak, zapore indartzaileak… izaten dituzte.

AZUKREA

Azukrea eta bere eratorriak, helburu ezberdinekin gehitzen dira produktuetan: itxura, ehundura, zaporea… hobetzeko. Garrantzitsua izango da produktu hauen osagai zerrendaren lehenengo hiru edo lau osagaiak eta azukrearen gehitzea nolakoa den begiratzea. Zerrendako lehenengo postuetan aurkitzen bada, seguruenik proportzio handi batean egongo da.

2012112671galletas_dentro

GATZA

Hainbat kontserba, zopa, saltsa eta aurre prestatutako platerei zuzenean gatza gehitzen zaie edo kontserbatzaile bezala erabiltzen da, azken hau normalean kontserbatan, nahiz eta honek zaporean eta ehunduran eragina izaten duen (glutamato sodikoa, benzoato sodikoa…). Gatz kontsumoaren hiru laurdena elikagai prozesatuen bidez egiten da. Horregatik, komenigarria izango da kontserba eta aurre prestatutako plateren etiketatua begiratzea eta gatz gutxiena dutenak aukeratzea, izan ere, gehiegizko gatz kontsumoa, hipertentsioarekin erlazionatzen da.

Kontserben kasuan, produktuaren ezaugarriek uzten badute, egokia izaten da duten likidoa botatzea eta elikagaia uretatik pasatzea.

legumbres-en-conserva

GANTZA

Elikagai batean gantza gehitzeak, hau egonkorrago eta iraunkorragoa egitea ahalbideratzen du, gainera, elikagaia atsegingarriagoa egiten duen koipe eta ehundura ematen du. Gantz mota ezberdinak daudenez, garrantzitsua izango da produktuak guztira zenbat gantz duen begiratzea, baina bereziki, trans gantzen presentziarik dagoen ikustea, izan ere, mota honetako gantzek, LDL kolesterolaren igoera eragiten dute. Hidrogenaturik dauden landare jatorriko olioak, profil honetako gantz motak dira.

supermercado_productos_n-640x640x80

 

Gainera, produktu hauek merkeak dira eta eguneroko elikaduraren parte badira, osasunarentzat desegokiak diren ohiturak bereganatzen dira. Horregatik, aukera egokiena elikadura osasuntsu bat jarraitzea izango da eta mota honetako elikagaiak ahalik eta gutxien kontsumitzea.

real-food-300x209

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>