ELIKAGAIEN ETIKETATUEN IRUZURRA

Gabonak gerturatzen ari direla nabari da azken aldi honetan, batez ere, telebistako iragarkiak direla eta.  Gabonetanimages1 gehiegi  jan ondoren, urtarrilean produktu osasungarriagoak bilatuko ditugu eta askotan produktuen etiketatuan jartzen duen informazioak nahasi egiten gaitu.

Nahasmendu hau gehienetan etiketatuan elikagaiari buruz ematen den iruzurrezko informazioagatik gertatzen da.

Zenbait produkturi propietate nutrizionalak atxikitzen zaizkio eta aipamen horrek nahasmendua eta informazio eza eragiten du. Beste kasu batzuetan, gaur egungo legislazioarekin bat ez datozen eta osasunarekin lotuta dauden propietateak ematen zaizkio elikagai eta elikadura- gehigarriei. Produktu batzuen komertzializazio eta marketinean, baliabide ezberdinak erabiltzen dituzte eta kasu askotan legeen arabera, baliabide hauek ezingo lirateke erabili.

Orokorrean elikagaien publizitatean saltzen diren produktuak, ez dira iragarkietan aurkezten diren modukoak izaten.  Askotan kalitatea, kantitatea edo itxura ezberdinak dira.

Osasun adierazpenek 1924/2006 erregulazioa bete behar dute Europar Batasuneko produktuen etiketatuan edo marketinean erabili aurretik.

Ikus ditzagun zenbait adibide:

Merkatuan dauden marka batzuk baimenduak daude osasun-adierazpenak egiteko, beraien produktuetan bitamina edo mineralen kantitate txiki bat gehitzeagatik bakarrik (eguneko gomendioaren %15). Orduan, produktuaren etiketatuan adierazpen hori agertu daiteke, nahiz eta organismoan efektua egiten duenaren ebidentziarik ez dagoen.

Latetan datozen sardinen etiketatuan, batzuetan “omega 3an aberatsa” adierazpena dator. Omega 3 gantz azidoak modu naturalean daude arrain urdinetan, esate baterako sardina, antxoa, atuna eta hegaluzean. Ematen den mezuak nahasgarria izan daiteke, konposatu hau marka konkretu batek bakarrik izan dezakeela pentsatzera eramaten badu.

Gainera, soiazko edo antzeko edarietan egiten diren “laktosarik gabea” edo “kolesterol gabea” bezalako adierazpen nutrizionalak ez dira zuzenak. Izan ere, konposatu hauek (kolesterola eta laktosa) ez daude modu naturalean edari hauetan. Kolesterola animali jatorriko elikagaietan bakarrik aurkitzen da, beraz ezingo da mezu hau landare jatorriko elikagaietan erabili. Laktosa, berriz, behi-esnean dagoen disakarido bat da, horregatik ezingo dira adierazpen hauek erabili horrelako produktuetan.

Zenbait jogurtek fruta zatiak dituztelako nabarmentzen dira. Osagaien zerrenda irakurri ondoren, gehitu den fruta kantitatea minimoa dela ikusten da: %2-11 artean dago, hau da, 14 gramo fruta 100 gramo produktuko. Beraz, fruta zatiak dituzten jogurtek ez dute fruta errazio bat ordezkatzen, ezta fruta zukua eta esnea duten edariek.

Orain dela gutxi merkaturatu den 99 kilokaloria dituen “pan thins 8 cereales” ogiari dagokionez, ez ditu ogi normalak baino kaloria gutxiago. Ogi berri onen bi xerra hartu ezkero, 39 gramo bakarrik pisatzen ditu eta 99 kilokaloria dituzte guztira. Baina, beste ogien xerra bakoitzak 30-35 gramo pisatzen ditu, tamainaren arabera. Horregatik, murrizketa kalorikoa eragiten duena 70 gramo ogi hartu beharrean, 39 gramo ogi hartzean datza, ez da ogi berezia izateak. Juan Revenga dietista-nutrizionistak oso ondo azaldu zuen kasu hau bere blogean duela gutxi: “Ni más ni menos: el pan tiene las mismas calorías que el pan“.

Horregatik garrantzitsua da etiketatuak ongi interpretatzea eta jartzen dituzten adierazpen asko gure atentzioa lortzeko marketin hutsak  direla jakitea.

salchichas light

Amaitzeko aurreko post batean esandakoa errepikatuko dugu:

- jan janaria.

- elikagai bat benetan osasuntsua eta ezinbestekoa bada ez du iragarkirik behar, bera bakarrik saltzen delako.

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>