ESNEAREKIKO ALERGIA

 

Azken aldian, laktosarik gabeko hainbat produktu aurkitu ditzakegu merkatuan, esate baterako, laktosarik gabeko esnea, jogurtak, gaztak…

laktosarik gabe

Baina garrantzitsua da jakitea, esnea hartu ezin duten pertsona talde batek ezin dituela kontsumitu horrelako elikagaiak. Izan ere, bi talde bereizten dira pertsona hauen artean: esnearekiko intolerantzia dutenak eta esnearekiko alergia dutenak.

Laktosarekiko intolerantziak eta proteinekiko alergiak eragiten dituzten erreakzioak guztiz ezberdinak dira, nahiz eta ohikoa den jendeak nahastea. Lehenengoa laktasa entzimaren, laktosaren digestioa baimentzen duen entzima ezagatik sortzen da, beraz talde honek aurrez aipaturiko laktosarik gabeko produktuak kontsumitu ahal izango dituzte.

lactosa-lactasa

Bigarrengoan, berriz, organismoak esneak dituen proteinen aurrean erreakzio bat garatzen du. Behi- esneko proteinak gizaki baten organismoan sartzean, immune sistemak patogeno arriskutsutzat jotzen ditu eta beraien kontra erreakzionatzen duenean alergia sortzen da. Horregatik, nahiz eta esne edo esnekiei laktosa kendu, proteina izaten jarraitzen dutenez, alergia dutenek ezingo dituzte kontsumitu.

Alergia mota hau ohikoenetarikoa da, arrautza eta arrainarekiko alergiaren atzetik; gainera, alergia mota hau garatzen duen jendearen %20a inguruak, beste alergia mota bat garatzeko erraztasuna du.

Alergiaren sintomak

Sintomak oso aldakorrak eta larritasun maila ezberdinetakoak izan daitezke. Oso sentikorrak diren pazienteak oso kantitate txikiekin kontaktua izatean, erreakzio oso larriak izan ditzakete. Kasu batzuetan, erreakzioaren eragitea, elikagaiaren ingestio tenporalaren eta beste faktore batzuen menpe dago: ariketa fisikoa, alkoholaren kontsumoa, esteroideak ez diren antiinflamatorioen tratamenduekin…

Ohikoenak larruazaleko sintomak dira, erreakzioen %70eanurticaria_tratamientos ageri baitira. Azkurak ahoan sor daitezke eta gehienetan, azaleko urtikaria eta gorritasunekin bat datoz. Urtikariak, gorputz osoan zehar eragina izan dezake eta gehienetan ahoan eta betazalean edemak ere agertzen dira. Liseri-sintomak ere nahiko ohikoak dira, gorakoak eta beherakoak, batez ere.

Arnas sintomak aldiz, ez dira hain arruntak. Pazientearen bizitza arriskuan jartzen duten beste manifestazio batzuk hauek dira: hipotentsiodun kolapso baskularra eta shock-a, bronkoespasmoa (bronkioen itxiera) eta laringean edema. Guztiek tratamendu azkar bat behar dute.

Alergia eragiten duten elikagaiak

Gaur egun, geroz eta ugariagoak dira esnea duten produktuak, hauetariko asko begi bistakoak dira, hala nola, esnea eta esnekiak (gazta, jogurta, esnegaina, gurina,…) baina badira horren argiak ez diren elikagaiak ere.

  • Behi esnea: esnedun txokolatea, sugusa, opilgintza orokorrean,…
  • Esnearekin prestatutako jakiak: bexamel, zenbait saltsa, pureak eta barazki kremak, kroketak, makarroi gratinatuak …
  • Esnearen konposatuak: kaseinatoa, esne seruma, esneki solidoak,…
  • Gehigarriak: H4511 (kaltzio kaseinatoa), H-4512 (Sodio kaseinatoa), H-4513 (Potasio kaseinatoa),…Adibidez: fianbreetan, saltxitxetan, moldeko ogian eta komertzialki egindako edozein ogitan, sopa ontziratuetan, atun kontserbatan… aurkitu daitezkeenak.
  • Salda deshidratatua” terminoa: zopa prestakinetan, salda kuboetan,… espezifikatutako gantzak eduki ditzakeelako.
  • Animali gantzak” terminoa: esnegaina, gurina,…
  • Proteinak” izendapena: esne proteinak erabili baititzake.
  • Aroma” izendapenak: gaztadunak edo esnedunak izan baitaitezke.

Garrantzitsua izango da elikagaien etiketa ongi begiratzea eta alergia sortu dezakeen osagairik ez duela ziurtatzea.

Erreakzio gurutzatuak eragin ditzaketen elikagaiak

Alergia gehienetan bezala, behi esnearekiko alergia duten pertsonetan, erreakzio gurutzatuak gertatu daitezke, hau da, behi- esnearen egitura eta propietate biologiko antzekoak dituzten proteinak dituzten elikagaien kontra erreakzioa sortzea.

Elikagai hauen artean ondorengoak daude: beste barazkijaleen esneak, batez ere ahuntza eta ardiarenak, behi-haragia eta aurrez izendaturiko elikagaiak.

Normalean, erreakzio gurutzatuak eragin ditzaketen elikagaiak ez jatea gomendatzen da arriskurik ez egoteko.

Alergia sortarazten duten elikagaiak kontsumitzen ez direnean, zer jan beharko den beharrak asetzeko

Behi esnean, dakigunez, gure beharrak asetzeko hainbat nutriente ageri dira: mineralak, bitaminak, proteinak, gluzidoak, lipidoak eta abar. Baina, batez ere, interesgarria da kaltzio iturri ona delako.

Hortaz, esnea hartu ezin duten pertsonek, beste elikagai batzuk erabiliz, kaltzio nahikoa hartzen dutela ziurtatu behar dute. Horretarako, kaltzio iturri onak diren elikagaiak ezagutu behar dira: barazkien artean hosto berdekoak,  brokolia eta azelgak, adibidez. Arrainetan bokeroiak eta sardinak hezurrarekin, besteak beste.

Hurrek, almendrek eta antzeko fruitu lehorrek ere kaltzio kopuru interesgarria dute. Sesamoak ere kaltzio nahikoa du, eta adibidez, entsaladan eskukada sesamo bat gehituz esne edalontzi erdi baten kaltzio kopuru bera hartuko genuke.

brokoli

Kontuan hartu behar da, landare jatorriko edariek (soia, arroza eta oloaren edariak), ez dutela esnea ordezkatzen, ez baitituzte ekarpen nutrizional berdinak egiten. Edari hauek ez dute kaltziorik, beraz, ezingo dira esnea bezala izendatu edo esnea ordezkatzen dutela pentsatu. Gaur egun, merkatuan dauden edari hauetako zenbait kaltzioarekin aberasturik daude eta horrelakoak kontsumitzen badira, azken hauek hartzea gomendatzen da.

D bitamina lortzeko aukera egokia bat esnea hartzea da; baina bitamina honek iturri ezberdinak ditu eta gainera gaur egun, D bitaminarekin aberastutako hainbat elikagai aurkitu ditzakegu: zerealak, besteak beste. Bitamina hau liposolugarria denez, modu naturalean dago hainbat jakietan; izokinean eta bestelako arrainetan, zenbait oliotan eta arrautzan esaterako.

Tratamendua

Alergia hau tratatzeko modu bakarra esnea, eratorriak eta aurrez aipatutako produktuak dietatik baztertzea da. Ez dago tratamendu farmakologikorik, beraz, kontsumitzen diren elikagaiak kontrolatu beharko dira.

Biberoia hartzen duten haurren kasuan, soiatik eratorritako edo esne proteinarik gabeko formulak erabiliko dira.

Eguneko menu baten adibidea:

·Gosaria: fruta + ogia oliba olioarekin + kaltzioan aberastutako soia/arroza/oloaren edari baso bat.

·Hamarretakoa: fruta.

·Bazkaria: dilistak barazkiekin + fruta.

·Askaria: Fruta + urdaiazpiko ogitartekoa.

·Afaria: Entsalada + haragia + jogurta begetala.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>