FED UP DOKUMENTALA

Aurreko postari segida emanaz eta beste hainbat gauzen artean, light produktuen inguruan informatzeko, 2014ko apirilean argitaratu zen eta benetan ikustea merezi duen dokumental batekin gatoz. “Fed up” izeneko dokumental honetan Ameriketako Estatu Batuetan eta munduko beste herrialdeetan ematen ari den obesitate eta gainpisuaren epidemia eta elikagai industriari buruz hitz egiten da. Pixkanaka pozointzen ari den gizartearen deskripzio eguneratua egiten du; gizarte honen %95ak gainpisua izango du hemendik hogei urteetara eta obesitatearengatik ematen diren heriotzak gora egin dutela ere azaltzen da.

Zenbaitentzat deserosoa den errealitatea agertzen da, obesitatearen benetazko kausak zein diren ulertarazten da eta, gaur egun, obesitatearekin gertatzen ari dena garai batean zigarroekin eta tabakoaren industriarekin gertatu zenarekin konparatzen da.

Nahiz eta bakoitzaren erabakiek garrantzia izan, arazo nagusia ez da pertsonen borondate falta, pertsona hauek azukrearekiko garatu dute menpekotasuna baizik. Dokumentalean hitz egiten duten adituen arabera, elikagai industriaren, kongresuaren eta Ameriketako Estatu Batuetako nekazaritza sailaren artean eman den kooperazioak, erregulazio baten aurkako jarrera, eskoletako jangeletan janari kaltegarria ezartzea (%80ak Coca-Cola edo Pepsirekin kontratuak dituzte) eta umeei bideraturiko publizitate kanpaina gogorrak sortzea ekarri du.

Bill Clinton presidente ohiari, Tom Harkin senatariari eta ikertzaile talde bati egindako elkarrizketarekin batera, filmean azken urteetako dautekin egindako hainbat estadistika agertzen dira. Esate baterako, supermerkatuetan eta dendetan saltzen diren 600.000 produktuen %80ari gutxi gorabehera, azukrea gehitu zaiola, 1970. hamarkadaren amaieratik, estatubatuarrek egunero hartutako azukre kopurua bikoiztu dutela eta orain bost pertsonetatik batek obesitatea duela.

Taula eta grafikoekin azaltzen da nola elikadura industriak azukrea gehitu duen gantz gutxiago duten elikagaien zapore desatsegina konpentsatzeko. Produktu hauek, 2 motako diabetearen areagotzean lagundu dute eta 2050. urtean hiru estatubatuarretatik batek diabetea izango duela aurreikusi da.

Dokumentalak ez du inor kanpo uzten, izan ere, AEBko presidentearen emaztearen, Michelle Obamaren, “mugitzera” (let´s move) kanpaina kontuan hartzen baitu. Hasiera batean, Michelle Obama “fast food”aren aurka eta janari osasuntsuaren aldeko kanpaina egiten hasi zen, baina handik denbora gutxira, elikadura industriek beraien burua kaltetua ez izateko, hainbat akordio egin zituzten presidentearen emaztearekin eta honek, bere kanpainaren helburua aldatu zuen, ariketa fisikoan bakarrik jarriz arreta.

michelle-obama-at-walmart-on-lets-move-tour_130065691752355147-1024x682-602x400

Filmak arazoa errealitatean den bezala azaltzen du, urte askotan pisua galtzen saiatu diren nerabe batzuen kasua deskribatzen duelarik. Enfasi berezia jartzen da betidanik pentsatu izan denak, hau da, gutxiago jateak eta ariketa fisiko gehiago (sartzen diren kalorien eta kanporatzen diren kalorien arteko oreka) egiteak ez duela benetan behar den pisu guztia galtzen laguntzen eta ez dela konponbiderik egokiena.

Hemen uzten dizuegu dokumentalaren helbidea, tartetxo bat duzuenean ikusteko:

http://pelis24.com/peliculasvose/16825-fed-up.html

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>