Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna: elikaduraren garrantzia tratamenduan

Fibrosi kistikoa (hemendik aurrera FK) bizitza mugatzen duen herentzia autosomiko atzerakorreko gaixotasuna da, muki lodiaren ekoizpenagatik eta sarri ematen diren biriketako infekzioagatik bereizten dena.

Mukia ekoizten duten guruin exokrinoetan disfuntzioa agertzen da; izerdian, malkoetan eta listuan, sodio kloruroaren kontzentrazioa altua da; eta behazun-hodietan, heste-meharrean, bronkioetan eta arean jariakin likatsuak produzitzen dira. FK duten haur jaioberrietan ohiko zeinuak izaten dira ileonean mekonioa edukitzea, mekonioa lodiagoa izaten da eta mantsoago kanporatzea.

Estatu Batuetan 30.000 ume eta helduri eragiten die FK gaixotasunak. Kaukasiarren 3200tik 1ek du gaixotasuna eta %2-5ek FKren genea daukate. Paziente gehienetan hirugarren urtea baino lehen diagnostikatzen den gaixotasuna da, baina %10eko kasuetan 18 urte edo gehiago izan arte ez da diagnostikatatzen. Bataz-besteko bizi itxaropena 33 urtekoa izaten dute fibrosi kistikoa pairatzen duten pertsonek.

http://aplamancha.blogspot.com.es/2012/03/la-prueba-del-talon-en-espana.html

Ohikoak izaten dira desegokiak diren irensketak, malabsortzioa eta behar energetikoen handitzea; izan ere, erantzun metaboliko eta immunitarioak eta arnasteko zailtasunak, kaloria beharrak areagotzen dute. FK duten pazienteen %80-90ak gutxiegitasun pankreatikoa dute eta %85ak hazkuntza arazoak izaten dituzte. Gainera, hezurren dentsitatea txikiagoa izaten denez, hausturak izateko arriskua handiagoa da, eta diabetea izan dezakete (gehiengoetan pertsona helduetan), beta zelulak kalteturik daudelako faktore genetikoak direla eta. FKrekin erlazionaturiko diabeteak, egoera nutrizionalaren eta osasunaren gainbehera adierazten du.

4686

Horregatik, egoera nutrizional egokia mantentzea ezinbesteko helburua bihurtzen da, epe luzera biziraupena hobeagoa izateko. Diagnostiko goiztiarra eta terapia nutrizionala garrantzitsuak izango dira hazkuntza falta eta desnutrizioa eragozteko. Une egokia denean, biriketako transplante bat egin daiteke.

Infekzio bakterianoarekin erlazionaturiko biriken gaixotasuna eta hantura kronikoak dira hilkortasun eta morbilitate kausa nagusienak; C proteina erreaktiboa (PCR) eta IgG proteinak larritasun adierazleak dira.

ELIKADURA HELBURUAK

Malabsortzioa duten pazienteek gorotzetan galdu duten energia eta proteinen galera konpentsatzea da helburu nagusia; izan ere, helduen malabsortzioaren kausa nagusienetakoa da FK gaixotasuna. Kasu hauetan, bigarren mailako malnutrizioa nutrienteen gabeziarekin lotua dago, hori dela eta, oinarri nutrizional egoki batekin itzulgarria da.

Dieta hiperkaloriko eta hiperproteikoa tratamenduaren zati izango dira, malabsortzioa gutxitzeko tratamendu farmakologiko egoki batekin batera eta emango zaien nutrienteen gehigarria, kasu bakoitzeko beharren arabera bitamina, mineral eta oligoelementuetan ezberdina izango da.

Paziente gazteei eragiten dienez askotan, hauen behar energetikoa berez altua izaten bada, gaixotasuna pairatzen dutenetan %150 aldiz handitu daitezke oinarrizko beharrak; horregatik beharrezkoak izaten dira kaloria kopuru oso altuko dietak, askotan gehigarri artifizialen erabilpenera eramaten dutenak.

ELIKAGAIAK ETA NUTRIZIOA

Lehen esan bezala, FK duten pazienteek %120-150 aldiz kaloria gehiago behar dituzte, beren adin eta sexu berdineko pertsona osasuntsuekin konparatzen badira. Makronutrienteen banaketak honelako izan behar du, gutxi gorabehera: %45-65 karbohidratoak, %20-30 gantza eta %10-35 proteinak.

Glukosaren kontzentrazioak kontrolatu beharko dira diabete mellitusa eta fibrosi kistikoa garatzen badira. Gainera, gantz:karbohidratoen proportzioa handitu beharko da arnasteko zailtasunak daudenean eta omega-3 (DHA eta EPA), selenioa, betaina eta kolinaren kontsumoa gomendatuko da immunitatea indartzeko eta hanturak gutxitzeko.

Egunean gomendatzen den A, D eta E bitamina liposolugarrien kantitatearen bikoitzarekin osatuko da dieta. K bitaminaren kantitate berria jarri behar da beharrezko kasuetan eta maiztasun batekin kontzentrazioa berrikusi, erriboflabina gehigarria erabili keilosi kasuetan eta B eta C bitaminen gomendatutako kantitateak gehitu dietari. Hortaz aparte, burdin, zink, kupre eta selenioaren hartzeaz ziurtatu eta gatzari dagokionez, nahi den heinean erabili daiteke izerditzean galdu dena berrezartzeko.

Bestetik, ohikoa izaten da laktosari intolerantzia izatea, horregatik beherakoak dauden aldietan esnea ez hartzea gomendatzen da laktosarekiko intolerantziak jarraitzen badu. Haizeak sortzen dituzten edo gozoegiak diren elikagaiekiko intoleratzia agertzea posible denez, dieta aldatu beharko da bakoitzaren beharretara. Bularreko haurrek kate ertaineko triglizeridoak dituzten produktu edo formula komertzial ia guztiak onartzen dituzte.

Elikagai bigunak erabilgarriak izan daitezke murtxikatzeak nekea eragiten duenean eta likidoen kontsumoa mugagabea izango da, kontraindikaziorik ez dagoen kasuetan.

Hazkuntza falta dagoenean, sonda bidez gauetan elikagaiak ematea egokia izaten da, baina, ez da nutrizio parenterala gomendatzen duen infekzio arrisku altuagatik.

DIETA EGITERAKOAN:

  • Dentsitate proteiko eta energetiko altuena duten elikagaiak erabili.

  • Kontzentratuagoa den elikagai batekin aberastea beste elikagaiak: hauen bolumena handitu beharrean, elikagaien ekarpen nutrizionala altuagoa izateko.

  • Elikagaiekin prestatutako irabiaki hiperproteikoak hartzea otorduetan, otorduen artean edo oheratu aurretik, beharrak betetzen direla ziurtatzeko.

ARRETA PUNTUAK:

Gainelikadurak organismoari onurak eman beharrean, kalteak eragiten ditu: estres metabolikoa eta infekzioen arriskua handitzen du eta aldaketa metaboliko ezberdinak eragiten ditu, esate baterako, hipergluzemia, hipertriglizeridemia, karbono dioxido gehiegi ekoiztea eta gibel-esteatosia.

Orokorrean, nutrizio egokia jasotzen duten fibrosi kistikoa duten pazienteek hazkuntza ona izaten dute, erreserba nutrizionalak hobeto mantentzen dituzte eta biriken funtzio hobeagoak izaten dituzte, nutrizio urritasuna dutenekin alderatuz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Informazio gehiagorako, Euskadiko, Nafarroako edota Estatuko fibrosis kistikoaren elkarte desberdinen web orriak bisitatu ditzakezue:

 

EUSKADIKO FIBROSI KISTIKOKO ELKARTEA

            - ARNASA-FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTEA (GIPUZKOA)

FIBROSI KISTIKOAREN AURKAKO NAFARROAKO ELKARTEA

FEDERACION ESPAÑOLA DE FIBROSIS QUISTICA

ITURRIAK:

Salas-Salvadó, J., Bonada i Sanjaume, A., Trallero-Casañas R., Saló i Solà, M. E., Burgos-Peláez, R. (2008). Nutrición y Dietética Clínica. Barcelona:Elsevier

Escott-Stump, S. (2011) Nutrición, diagnóstico y tratamiento.Barcelona: Wolters Kluwer

You may also like...

1 Response

  1. 2014/09/08

    […] kistikoaren (hemendik aurrera FK) nazioarteko egunean, elikaduraz gain, paziente hauengan jarduera fisikoak duen garrantziaz hitz egin nahi izan dugu. Populazio honi […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>