Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna: jarduera fisikoaren garrantzia tratamenduan

 

Fibrosi kistikoaren (hemendik aurrera FK) nazioarteko egunean, elikaduraz gain, paziente hauengan jarduera fisikoak duen garrantziaz hitz egin nahi izan dugu. Populazio honi bideratuko ariketaren helburua ondorengoa litzateke: “Egoera fisikoa osatzen duen ezaugarri guztien hobekuntza; hauen artean, azpimarratzekoak dira bihotz eta arnas-sistema, metabolismoa, neuromuskularra (erresistentzia eta indarra), gorputz konposizioa eta malgutasuna.”

FK pairatzen duten haurren ariketarekiko tolerantzia gutxitua dago eta faktore anitzekoa da, haur hauek egoera fisikoa osatzen duen gaitasun bakoitza okertuta dutelako; birika-bihotz hondatzea, erresistentzia eta indarraren gutxitzea, gorputz osaeraren eta egoera nutrizionalaren gutxitzea, malgutasun eta termoerregulazioarekin erlazionaturiko alderdiak okertuak, sistema sinpatikoaren aktibazioa eta hormona-aktibatzea. Maiz, periferiako muskuluen disfuntzioa faktore erabakiorra izaten da FK pairatzen duten haur batzuek duten gaitasun aerobiko baxuan.

images

ARIKETA FISIKOAREN ONUREN EBIDENTZIA ZIENTIFIKOA

FK duten pazienteek gaitasun aerobikoa (VO2pikoa) eta erresistentzia kardiobaskularra hobetu dezaketela ziurtatu da. VO2pikoaren gehitzeak gaixotasunaren pronostikoa hobetzen du. Gainera, birika-funtzioan ere hobekuntza ikusi dira programaren iraupena nahiko luzea denean denboraz eta intentsitatea altu samarrekoa denean, birika-funtzioaren gainbehera txikiagoa izango da eta bizi-kalitatea hobetzen da, populazio honetan eginiko inkestatan ikusi den bezala. Indar-lanaren osaturiko entrenamendu programek gantzik gabeko pisu-hartzean laguntzen dute. Ikerketa gehienek muskulu-talde handiak erabiltzen dituen ariketa aerobikoak (erresistentzia), indar eta potentziazio programekin osatuak, gomendatzen dituzte emaitza hoberenak lortzeko. FK duten pazienteek aireztaturiko lekuetan lan egin behar dute, eta gaixotasun bera ez duten edota immunodeprimiturik ez dauden ume-taldeetan.

Mota

Entrenamendu programen helburua eguneroko bizitzako ataza submaximoak aurrera eramateko gaitasuna hobetzea denez, programa gehienek entrenamendu aerobikoa edo erresistentziakoa nabarmentzen dute. Arnas funtzioa hobetzeko eraginkorrena entrenamendu aerobikoa dela dirudi, baina indar eta malgutasun entrenamenduak ezinbesteko osagarriak dira gihar-masa handitu eta eguneroko atazak errazteko unean.

niños-y-ejercicio

Iraupena eta maiztasuna

Ariketa aerobikoko programek 12 hilabeteko iraupena beharrezko dute eraginak nabaritzeko. Indarrean onurak ikusteko programak motzagoak behar dute, hobekuntzak 8 astean agertzen direlarik.

Saio kardiobaskularren maiztasuna astean 3 – 5koa izan behar du, astean 3 saio baino gutxiago egiteak sasoi fisikoan eraginik ez duela kontuan izanik, eta saio bakoitzaren iraupena 60 minutu eraginkorrekoa izan behar du, modu progresiboan hasi eta bukatuz.

Indar-lanaren maiztasuna astean 2 saiokoa izango behar du, egun ez jarraietan. Indar lana egunero egitea ekidin beharko da, gainkarga artikularrak lesio traumatikoak izateko aukera handiagotu dezakeelako.

Intentsitatea

Ez da beharrezkoa intentsitate altuko jarduera, neurrizko intentsitateko ariketa gomendatzen da, gehienezko bihotz maiztasun teorikoaren %75 ingurukoa. Preskripzioa lehen saioen ondoren berrikusi beharko da, norbanakoaren beharretara moldatuz.

Indar entrenamenduriko intentsitatea pertsona osasuntsuetan erabilitakoaren antzerakoa izango da, 10 – 15 errepikapeneko 3 serie muskulu-talde bakoitzeko RM (gehienezko errepikapen) –aren %50 – 80ra, gehienezko pisua hezurduraren heldutze osoa lortu arte ekidinez. Ariketa bakoitza arnasbotatze suabeaz koordinatuko da, pneumotoraxa agertzeko arriskua gutxitzeko helburuarekin.

Ariketa-dosi egokiaren erabilerak gehienezko onurak lortuko ditu, ariketaren arrisku posibleak gutxituz.

ITURRIA:

Izquierdo, M. (2013). Ejercicio físico es salud: Prevención y tratamiento de enfermedades mediante la prescripción de ejercicio. Exercycle SL, BH group.

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>