Frutaren inguruko mitoak

 

Uda gerturatzen ari dela, pertsona asko bere gorputzaren itxuraz kezkatzen hasten dira eta konponbidea bilatu nahian, eraginkortasun eta ospe zalantzagarriak dituzten mirarizko dietak jarraitu edo gehigarri dietetikoak hartzen dituzte. Kasu hauetan gainera, iturri fidagarriak ez diren tokietatik hartzen da informazioa, azkarrago argaltzeko modua aurkitzeko.

Komunikabide hauetan dagoen informazioa, mito eta “errezeta” askoz beteta daude, baita zein elikagai kontsumitu behar ez diren eta zeintzuk ezin diren konbinatu inoiz. Talde honetan sartzen dira frutak, izan ere, askotan esaten da elikagai honek gizendu egiten duela eta ez dela komenigarria otordu nagusietan hartzea.

Hau dela eta, jende askok pisua azkarrago galduko duelakoaren ustearekin, fruta kentzen dute dietatik; baina ikerketa askok egiaztatu dute, frutak argaltzen laguntzen duela eta elikadura osasuntsu bateko zati garrantzitsua dela.

Gure osasun eta ongizatearentzat, ezinbestekoa den elikagai taldea osatzen du frutak, izan ere, zuntza, bitaminak eta mineralak emateaz gain, sustantzia antioxidatzaileak dituzte: C bitamina, E bitamina, beta-karotenoa, flabonoideak… Barazkiekin batera, C bitaminaren iturri garrantzitsuak dira, konposatu honen gomendioak betetzea ahalbideratzen dutenak.

Frutak azukre sinpleak (fruktosa, glukosa eta sakarosa) ere baditu. Nutriente honek, gramo bateko kilokaloria gutxi ditu, baina, frutak gizendu egiten duenaren ospea eman dio.

Kontuan hartu behar da, frutak duen azukre sinple honen absortzioan zuntzak eragina izango duela, beraz, mantsoago xurgatuko da eta ez da azukre pikorik emango.

Platanoaren mitoa:

Platanoak gizendu egiten duenaren uste okerra dute askok. Tamaina ertaina eta azalik ez duen platano batek 80 gramo inguru pisatzen ditu eta tamaina ertaina, azalik eta pepitarik gabeko sagar batek, bestalde, 150 gramo pisatzen ditu, gutxi gorabehera. Fruta bakoitzaren kaloriak 66 eta 70 dira, hurrenez hurren, hau da, ia kaloria kopuru berdinak dituzte, baina gizentzen duenaren ospe ezberdina. Zergaitik da hau? Orokorrean, platanoa errazago eta azkarrago jaten da, eta gainera, azkenburu hiperkaloriko askoren osagaia izaten da, gozogintzarako egokia delako. 

Platanoak gizentzen ez duela jakiteaz gainera, garrantzitsua izango da, beste frutak bezala, gure dietan sartzea, potasio, magnesio eta azido folikoaren iturri ona delako. Potasioa, giharren jarduera egokirako eta nerbio-bulkadak sortzeko eta transmititzeko beharrezkoa den minerala da; magnesioa gihar, nerbio eta hesteen funtzionamenduarekin erlazionatzen da eta azido folikoak, anemiaren eta haurdunaldiko bizkarrezur bifidoaren prebentzioan eta tratamenduan laguntzen du.

Fruta postrean hartzeak gizendu egiten duenaren mitoa:

Fruta baten ekarpen kalorikoa beti berdina izango da, nahiz eta elikagaia otorduaren aurretik, amaiera edo otorduan zehar kontsumitu. Ez dago ebidentzia zientifikorik, frutaren ekarpen kalorikoa, jaten den eguneko momentuaren arabera ekarpen kalorikoa aldatzen dela pentsarazten duenik.

Elikadurarekin erlazionaturiko elkarte zientifiko guztiek gomendatzen dute frutaren kontsumoa, egoera osasuntsu bat sustatzeko. Gainera, fruta eta barazki kontsumo altua, pisua galtzeko eta galdutakoa mantentzeko erraztasunarekin erlazionatzen duten hainbat ebidentzia zientifiko daude. Baina, postrean hartuta ekarpen kaloriko handiagoa edo gehiago gizentzen duen ebidentziarik ez dago.

Fruta eta barazkiek asetasun sentsazioa indartzen dutelako dira erabilgarriak pisua galtzerako orduan, izan ere, zuntzetan aberatsak diren elikagaiak dira eta hauen kontsumoak asetasun sentsazioa handitzen dutenez, hurrengo otordura gose eta antsietate gutxiagorekin iristea ahalbideratzen dute.

Herrialde anglosajoi batzuetan, postrean fruta hartzeko ohiturarik ez dago eta nahiago izaten dute jan ondoren pastelak, budinak, flanak edo gauza gozoak jatea.

Gure gizartean, elikatzeko orduan, Ingalaterrako eta Ameriketako Estatu Batuetakoak diren geroz eta ohitura gehiago jarraitzen ditugu, eta bertatik datozen gomendioak kontuan hartzen direnez, fruta eta barazki gutxiago kontsumitzen dira, adibidez, gure aiton-amonek ez bezala.

Fruta osorik bada hobe:

Aurreko post honetan azaldu genuen bezala, 2006. urtean GREP-AEDNk (Espainiako dietista-nutrizionisten elkartea) esan zuen bezala, “ezin da fruten zuku errazio bat, fruta errazio bat kontsideratu eta ez da izango baliokidea, nahiz eta zuku hau egin berria izan”.

Azkenaldian egindako ikerketen emaitzek, zukuak edo freskagarriak sarritan kontsumitzearen eta obesitatea garatzeko probabilitate altuaren artean erlazioa erakutsi dute. Horregatik ez da komenigarria, biztanleriak produktu hauen kontsumoa, fruta kontsumoaren baliokidetzat hartzea, eta ezta ere, erlazio hau haurrei irakastea.

Obesitatearen batzordeak esanda bezala, “Fruta eta barazkien kontsumo altua, epe luzera pertsona helduetan, pisuaren areagotze txikiagoarekin erlazionatzen da”.

Gainera, etxean gurasoek elikadura ohitura osasuntsuak badituzte, haurrek ohitura hauek hartzeko eta etorkizunean mantentzeko probabilitatea handiagoa izango da. Etxean fruta eta barazkiak egoteaz gain, garrantzitsua izango da umeak, beraien gurasoak hauek kontsumitzen ikustea, beraiek ere berdina egin dezaten.

Beraz, jakin elikaduraren inguruko mito asko daudela eta esaten edo irakurtzen den informazio guztiak ez duela ebidentzia zientifikorik. Horregatik, informazio fidagarria jaso nahi izanez gero, adituak diren osasun-langileengana jotzea izango da egokiena.

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>