GABONAK, GABONAK: HAU ZORIONA?

Gabonak ate joka ditugu eta blog desberdinetan pisua ez hartzeko gomendioak agertzen dira, errezeta goxoen artean. Posible al da kilorik gehitu gabe festa batzuk ospatzea? Ni baiezkoan nago, eta hori dela eta, gomendioen bilketa bat egin dizuet, ea ondo etortzen zaizkizuen! Ez ahaztu 4 – 5 eguneko ospakizunak direla, gainerako egunetan ondo elikatu gaitezke.

Estatistika desberdinek festa hauetan jendeak 1 – 4 kg bitarte gizentzen dutela diote, baina hori norberaren esku dago; ez zaitez estatistikaren parte izan. Gure esku dago gauza bat edo beste jatea, gure esku zenbat jan erabakitzea… Nik dakidala inork ez digu janaria ahoan sartzen!

1. Jatordu guztiak egin, ez saltatu jatordurik. Bestela, bazkari edota afari hauetara gose gehiagorekin iritsiko gara, eta hasierako jakiekin asetuko gara.

2. Autokontrola, asetze sentsazioari kasu egitea. Egongo diren plater desberdinen artean planifikatzea, azkenburukoetara goserik gabe baina betekadarik gabe iristeko.

3. Jaten dugunaz jabe izatea, aukeren artean osasuntsuenak aukeratzeko, sukaldatze modua kontuan izanik. Saiatu gaitezen baita modu lasaiean jaten.

4. Alkohola ekiditea, baina baita edari “freskagarriak” ere: ez dago ura edateko arazorik.

5. Erosi eta prestatutakoaren kantitateak ongi planifikatzea, hurrengo egunetan soberakinak bueltaka ez izateko etxean.

6. Sukaldatze mota osasuntsuak aukeratzea: papillote, lurrun bidez, plantxan, txingarretan, mikrouhin labea, labean edo salteatuak. Gainera, komenigarria da plateren oinarria landare-jatorrikoa izatea, barazki eta ortuariak.

7. Jarduera fisikoa egitea

8. Turroi eta polboroiak elikagai hiperkalorikoak dira: turroi zati batek (25g) 150-230 kcal inguru izan ditzake, motaren arabera; eta polboroi batek 160 kcal. Fruta lehortu, fruta eta fruitu lehorrak gisako azkenburukoak lehenetsi. Postre gozo hauek izatea erabakitzen badugu, komenigarria da azken momentura arte ez erostea.

turroi polboroi

 

Eta azkenik, ez ahaztu garrantzitsuena konpainia ona dela,

ONDO OSPATU FESTAK ETA ZORIONTSU IZAN!!!

 

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

1 Response

  1. 2016/01/12

    […] Listo, amaitu dira. Akabo. Pasa dira hainbeste beldurtzen gintuzten festak. Kitto gabonak, festa zoriontsu hauek. Zoriontsuak? Denontzat? […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>