GURASOAK EREDU, BAITA GAZTEENEN ELIKADURAN ERE

Gaur egun, obesitatea eta gainpisua pairatzen duten haurren kopurua etengabe handitzen ari da herrialde garatuetan. Orokorrean, janari azkar edo “fast food”-aren kontsumoarekin erlazionatzen da; baina, azken ikerketen arabera, arazoa ez da “fast food”a bera bakarrik, elikadura ohitura desegokiak ere kontuan hartu behar dira. Aldi berean, ohitura hauek janari azkarraren kontsumora bultzatzen dute, etxe askotan dagoen elikadura motagatik (azkar prestatu eta kontsumitzen diren, kaloria askoko platerak).

Gurasoek, informazio faltagatik, haurrei txikitatik elikadura-eredu desegokiak sustatzen dizkiete, esate baterako, elikagai prozesatu eta edari azukredunen kontsumoa, fruta eta barazkien ordez.

mcd_baby

Hala ere, obesitatea eta gainpisua ez dira gazteek pairatzen dituzten arazo dietetiko-nutrizional bakarrak. Elikadura-jokabideen asalduren kasuen (anorexia eta bulimia adibidez) kopurua handitu egin da azken urteetan. Osasun ministerioaren datuen arabera, 12 eta 21 urteko nesken %4-7ak jasaten du honelako asalduraren bat, mutilen artean ere geroz eta ohikoagoa dena.

Nola egin diezaiokegu aurre egoera honi?

Elikadurak gazteen osasunean duen efektu onuragarriak edo kaltegarriak, batez ere, epe luzera ikus daitezke, beraz, kontuan hartuko diren estrategiak epe luzerakoak izango dira.

GURASOAK EREDU

Gurasoen ereduak eta etxean dagoen giroak, haurren sozializazioan, autoestiman, zoriontasunean eta ohitura dietetikoetan eragingo du. FT83_2_parents_children(1)

Gurasoek elikaduraren eta ariketa fisikoaren inguruko ohitura onak aukeratzea, erabakigarria izaten da gazteek bide berdina jarrai dezaten.

Alde batetik, modu orekatuan elikatzen diren guraso batzuen etxean, elikagai osasuntsuak haurren eskura egoteko probabilitatea handiagoa da. Ikerketa askoren emaitzen arabera, etxean fruta eta barazki gehiago egonez gero, umeek elikagai hauetatik gehiago jaten dute. Eta alderantziz, osasuntsuak ez diren elikagaiak badaude, txikienen elikadura ez da hain osasuntsua izango.

Bestalde, gurasoak ez badira sedentarioak, ez diete bere seme-alabei bideo-jokoekin edo telebistaren aurrean ordu asko pasatzen utziko. Ahal den guztia egingo dute, joku, ibilaldi edo kirol ezberdinen bidez haurrak motibatzeko.

Gurasoek ez dituzte gazteak elikagaiak jatera behartu edo beraien elikadura mugatu behar, hau kalterako izan daitekeelako. Honen ordez, gurasoek bereganatu behar dituzte ohitura osasuntuak eredu izateko eta janariaren isilpeko kontrol bat egin, osasuntsuak ez diren elikagaiak etxera ez eramanaz.

GUZTIA JATERA EZ BEHARTU

2006ko Maiatzeko Journal of Adolescent Healt aldizkarian agertzen zen ikerketa baten arabera, gurasoen %35ak, nerabeei mahaian dauden elikagai guztiak jatera behartzen diete, nahiz eta ez gustatu.42

Geroz eta gutxiago aholkatzen da elikaduraren kontrol zorrotza egitea seme-alaben elikadurari dagokionez, izan ere, osasuntsuak ez diren dieta eta obesitatea pairatzeko arriskuaren handitzearekin erlazionatzen dira. Arriskuaren handitze hau, beste arrazoien artean, haurrek ingesta energetikoaren autokontrola egiteko gaitasuna galtzen dutelako da.

Horregatik, haur eta nerabeek askatasuna izan behar dute jaterako orduan, beti mahaian zerbitzatzen diren eta etxean dauden elikagaiak osasuntsuak direnean.

Aukeraketa dietetikoak beti osasuntsuak izatea eragiten bada, etxean elikagai osasuntuak bakarrik daudelako, nerabeak noiz eta zer jango duen erabakitzeko askatasuna izatea lortu daiteke.

SEME-ALABEKIN SUKALDATZEA

Etxeko gazteekin sukaldatzea gomendatzen da, horrela ohitura onak eta kultura transmititu diezaiokegu. Horretarako, elikadura osasuntsuez osatutako plater tradizionalak prestatu beharko dira beraiekin.

Janaria kultura denez, seme-alabei nolako kultura transmititu nahi diegun pentsatu behar dugu. Gomendagarriena osasuntsuak ez diren janarien kultura alboratzea da. Egia da, ezingo ditugula mundutik isolatu eta badakigu mota honetako janaria lehenago edo beranduago ezagutu egingo dutela; baina, ezberdintasun handia dago soilik ezagutzearen eta elikagaiak etxean egotearen artean.

cocinar

Etxetik kanpo badaude, seguruenik gazteek ez dute konfiantzarik izango eta elikagai kaltegarri hauek epaitu egingo dituzte. Janari mota hori etxean ohiko moduan zergaitik ez dagoen eta gurasoek zergaitik sukaldatu ez dituzten galdetuko diete bere buruei. Gogoeta bat egitera bultzatzen ditugu horrela.

Beraiekin sukaldatzearen abantaila askoren artean, garrantzitsuenetarikoa honakoa da: beraien osasuna zaintzeko tresna erabilgarri bat erakusten ari gara.

FAMILIAN JATEA

Oinarrizkoa da otorduak familiarekin batera egitea. Astero hiru otordu edo gehiago famili osoarekin egiteak, haurrek gainpisua izateko aukerak %12an gutxitzen dira, %20an jaisten da elikagai kaltegarrien kontsumoa eta %35an elikadurarekin erlazionaturiko asalduraren bat pairatzea.

Modu batean, arazoari aurre egiteko estrategia eraginkor, erraz eta ondorio desiragaitzik gabekoa da.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>