Gurekin kolaboratu

Agur t´erdi,

Azken aldian ohikoak dira arlo desberdinetako adituen blog eta web-orriak, baita osasun arloan ere. Guk geuk ere jarraitzen ditugu, eta gure asmoa osasun-arloko blog bat egitea da, baina euskaraz, euskara hutsean. Hasiera batean elikaduraren inguruko gaiak jorratuko ditugun arren, gure helburua blog hau beste osasun-profesionalei zabaltzea da, denon artean gure iritzi-artikulu eta ikerketak argitara ditzagun.

Horrela, nik neuk, Alazne Agirrezabalagak, dietista-nutrizionista eta jarduera fisiko eta kirolen zientzietan lizentziatuak, idazteaz gain, gaur egun nirekin praktiketan dudan Ainitze Ondarra giza elikadura eta dietetikako ikasleak ere argitaraturiko testuak irakurtzeko aukera izango duzue. Gustoko izango duzuelakoan…

Gurekin kolaboratzeko jar zaitez harremanetan:

Zure Izena (beharrezkoa)

Titulazioa

Zure E-posta (beharrezkoa)

Telf.:

C.V.

Mezua