HAURDUNALDIKO ELIKADURA

Nolakoa izan behar du haurdun dagoen emakumearen elikadurak?

Haurdunaldian pisu eta jarduera fisiko maila egokiak mantentzea izango da helburua. Horregatik haurdun dagoen emakumeak ez du bikoitza jan behar, ez eta gehiegizko pisurik hartu, baina ez da gomendatzen ere pisua galtzea eta argaltzea, honek amari eta umeari eragingo diolako mikronutriente faltagatik.

Aldi honetan zehar eramango den dietan, osasun egoera egokia mantentzeko beharrezko energia, makronutriente eta mikronutrienteak hartu beharko dira elikagai barietate handi bat kontsumituz. Garrantzitsua izango da dieta honen oinarrian landare jatorriko elikagaiak egotea, esate baterako, frutak, barazkiak, lekaleak, fruitu lehorrak eta zereal integralak (ogi, arroza eta pasta integralak). Zenbait elikagaien presentzia txikiagoa izango da, baina sarritan kontsumituko dira, adibidez: arraina, haragi txuria, esne eta esneki gaingabetuak eta landare jatorriko olioak. Beste elikagai batzuen kontsumoa saihestu egin beharko da, esaterako, zereal finduak, azukrea, azukretan aberatsak diren elikagaiak eta haragi gorri eta prozesatuak.

Zenbat pisu irabazi behar da haurdunaldian?

Kontuan izan behar da emakumeak haurdunaldian irabazten duen pisua honetan datzala: umearen, plazentaren eta likido amniotikoaren pisua, odol bolumenaren eta ugaltzeko organoen tamainaren handipena eta edoskitzean zehar esnea ekoizteko erabiliko den gantzaren pisua.

Gutxiegizko pisua edo pisu normala duten emakumeetan, gantz honen biltegiratzea handiagoa izango da eta gainpisua edo obesitatea dutenetan, berriz, ez da beharrezkoa izango gantz biltegiak handitzea.

Haurdunaldian zehar irabazten den pisuak umearengan eragina izango du, jaiotzerako momentuan duen eta etorkizunean izango duen osasunean, izan ere, haurdunaldiko emaitzetan amaren hasierako osasun egoerak eragingo du. Haurrak jaiotzerako momentuan gehiegizko edo gutxiegizko pisua badu, etorkizunean zenbait gaixotasun izateko arriskua handiagoa izango da, esate baterako, hipertentsioa, diabetesa, hiperlipidemia, gaixotasun kardiobaskularrak edo hormonekin erlazionatutakoak.

Haurdunaldian zehar honako pisua hartzea gomendatzen da, haurdunaldiaren hasieran emakumeak duen GMI (gorputz masaren indizea) kontuan harturik:

 pisu irabaztea

 Gehigarriak haurdunaldian

Aldi honetan oso garrantzitsuak diren aldaketak gertatzen dira emakumeetan, ikuspuntu nutrizional batetik, energia eta mikronutrienteen beharren handipena eskatzen dutenak.ac folico

Horregatik, alde batetik, azido folikoaren suplementuak hartzen dira, izan ere, haurdunaldiaren lehenengo asteetan bere gabezia bizkarrezur bifidoarekin eta fetuaren tutu neurala ixteko arazoekin erlazionatzen da.

 

Beste alde batetik, iodo gehigarriak hartzea gomendatzen da. Iodoa garrantzitsua da garapenerako eta tiroxinaren ekoizpenerako, azken honek zeLOGO_SALYODADAnbait funtzio metabolikoetan parte hartzen duelarik. Haurdun dagoen emakume batek behar baino iodo gutxiago hartzen badu, hipotiroxinemia garatu daiteke eta honek umearen garunaren garapenean eragin negatiboa izango du. Honetaz gain, iododefizientzia ere sortu daiteke, beste organo batzuen garapenean eraginez. Haurdunaldian eta edoskitzaroan iodo beharrak handituak daudenez, iodo iturri diren elikagaiak kontsumitu beharko dira, adibidez, arrautza, arraina, gatz iodatua eta mariskoa.
Baina elikagai hauek hartuta ere ezingo izango da beharrizanetara iritsi, beraz, gehigarriak hartu beharko dira.

Haurdunaldian zehar saihestu behar diren elikagaiak

Haurdunaldiak irauten duen bederatzi hilabeteetan fetua zilborrestearen bitartez elikatzen da, beraz, amak eta fetuak nutrienteak trukatzen dituzte umekiaren garapen egoki baterako. Horregatik zenbait substantzia, parasito eta bakterio umekira iritsi daitezke, bere garapena kaltetuz.

ARRAINA ETA ITSASKIAK: MERKURIOAREN ARAZOA

Arraina elikadura osasuntsu baten zati izan behar da dituen makronutriente eta mikronutrienteengatik. Arazoa tamaina handiko espezietan dago, izan ere, bere organismoan itsasoko kutsaduratik datorren merkurio kantitate handiak pilatzen dituztelako. Horregatik, ezpata arraina, tiburoia, atun gorria, luzioa eta itsaskiak kontsumitzea saihestu behar da. Merkurioak nerbio sistema zentralean eta fetuaren garapen kognitiboan alterazioak eragiten ditu. Arrain urdinaren kontsumoa beharrezkoa denez, omega 3ren iturria delako, haurdun dauden emakumeei astean gehienez 100 g jatea gomendatzen zaie.

ELIKAGAI GORDINAK

Elikagai gordinen kontsumoak infekzioak jasateko arriskua handitzen du, plazentaren bitartez fetura iritsi daitezkeen bakterio eta parasitoekin kutsatuta egon daitezkeelako.

Horietako infekzio bat toxoplasmosia da. Parasito bat da eragilea, Toxoplasma gondii, katuen eta txerrien hesteetan bizi dena. Haragi gordin edo gutxi egositakkoetan, hestebeteetan, frutan eta barazkietan aurkitu daiteke. Arriskuen artean, fetuaren garunean, begietan eta organuetan eragin dezake.

embutido

Beste infekzio bat listeriosia da. Honakoan bakterio bat da eragilea, Listeria monocytogenes. Bakterio hau haragi gordinean, hestebeteetan, arrain gordin edo gutxi egosietakoetan, itsaskietan, fruta, barazki, pasteurizatu gabeko esnean eta pasteurizatu gabeko esnea jatorri duten gaztetan aurkitu daiteke. Fetuan alterazioak eragin ditzake, esaterako, bat-bateko abortua, erditze goiztiarra edo heriotza.

Horregatik neurri higieniko egokiak bermatzen dituzten elikagaiak kontsumitu eta elikagaien etiketatuak irakurri beharko dira. Gainera haragia gutxienez 66ºCtan sukaldatzea edo 24 orduz 20ºC azpitik izoztea gomendatzen da. Fruta eta barazkien kasuan, ez dago arriskurik kontsumitu baino lehenago garbitzen badira.

EHIZAKO HARAGIA

Zenbait animali ehizatzerako orduan, berunezko munizioak erabiltzen dituzte eta haragia mineral honetaz kutsaturik geratzen da. Berunak efektu neurotoxikoak ditu fetuan, garunaren garapenean eragiten duela ikusi da.

Honelako haragia kontsumitu dezakete haurdun dauden emakumeek, baina kontsumoa ohikoa baldin bada, mugatu egin beharko da. Hala ere, gomendandagarria da haragiaren jatorria zein den, erabili den ehizatzeko modua eta animalian zeuden berun hondakinak ezabatzeko neurririk hartu den jakitea.

KAFEINA

Kafeina plazenta zeharkatzen duen substantzia da eta kafean, tean, kolazko freskagarrietan eta txokolatean aurkitzen da. Oraindik ez da ziurtatu harudunaldian kafeinaren kontsumoak kalterik duen eta bat-bateko abortuak edo garapenean eragiten duen. Hala ere, adituek egunean 300 miligramo kafeina baino gehiago ez hartzea gomendatzen dute emakume haurdunen kasuan.

Orientazio moduan, kafe kikara batek 105 miligramo, te kikara batek 10 miligramo, kolazko lata batek 38 miligramo eta 40 gramo txokolatek 194 miligramo kafeina dute.

ALKOHOLA

Kasu honetan, haurdun dagoela jakiten den momentuan, susmoren bat dagoenean edo haurdun geratzeko asmoa aldez aurretikoa bada, alkoholdun edarien  kontsumoa saihestu beharko da. Alkohola, amaren odolean aurkitzen denaren  kontzentrazio ia berdinetan sartzen baita fetuan. Honek, umekiak tamaina txikiagoa izatea, endekapenezko urritasunak, malformazioak, jaioberrien heriotza-tasa handitzea, erditzean arazoak, bat-bateko abortuak edo erditze goiztiarrak eragin ditzake.

Haurdunaldiko diabetea

Haurdunaldiko diabetea, haurdunaldiaren hasieran detektatzen den glukosarekiko intolerantzia edo odolean glukosa kontzentrazio altua (hipergluzemia) denean ematen da.

Garrantzitsua da haurdun dauden emakumeen %1-14ak haurdunaldiko diabetea izango duela jakitea eta kopuru hau etorkizunean handitu egingo dela haurtzaroko obesitatearen zifrak handitzen ari direlako.

Haurdunaldiko diabetea duen emakumeari dieta osasuntsua jarraitzea gomendatzen zaio. Dietaren eta bizitza estiloaren aldaketek ez badute glukosaren maila odolean hobetzen, medikuak aho-bideko farmakoak edo intsulinoterapia ezarriko ditu tratamendu modura.

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>