IKASTURTE BERRIA, ESKOLA-KIROLERA BERRIZ. ZER EGIN?

Iritsi da iraila eta berarekin ikasturte berria. Erronka bat familientzat. Ez ordutegiengatik bakarrik, baita eskola desberdinetan eskaintzen diren jarduera desberdinengatik ere: tenia, futbola, eskalada, igeriketa, dantza… Beti edo ia beti zer egin planifikatzen ez dena, eta familiei buruhauste bat baino gehiago eragiten diena. Zein da jarduerarik egokiena ikaslearentzat? Eskolaz kanpo jarduera desberdinak egitea arazo bat izan al daiteke? Kirol guztiak al dira “onak”? Nork hartzen du erabakia? Gurasoek ala ikasleak? Zalantza asko etxeetan eragina izango duen aukera honen aurrean.

Maiz ematen den akatsa da eskolek eskainitako jarduerak eskola-ordutegia amaitzean ikasleak lanpetuta izateko une hutsak direla pentsatzea. Zorionez, hori baino askoz gehiago dira. Gizarteratzea-hezkuntza-osasuna elkar lotzen diren erreminta dira, emaitza positiboak emanaz. Hori bai, ezin gara jarduerak lan guztia egingo duena pentsatzearen akats berean erori. Eragile desberdinek bildu eta oinarritzen dute, lanak funtziona dezan. Garrantzisu eta nabariena gurasoena da. Beraien laguntzarik gabe, egindako kirol hauen ezagutza eta laguntza azaltzea zaila den paradigma batean geratuko da. Horregatik uste dut garrantzitsua dela ikasturte berri bakoitzean aurkezten zaigun tresna boteretsu honen punturik garrantzitsuenak azaltzea.

3563945426_a2fef07817

Lehenengo eta garrantzia gehien duena, trasmititzen diren osasun-ohiturak, bere garapenean eragiten duen bizi-kalitate aktibo bat eramateagatik izaten dena. Geroz eta sedentarismo, II motako diabete gehiago dagoen gizarte honetan, eta kalitateari dagokionez elikadurak okertzea jasaten duen garai hauetan, eskola-kirola tresna baliotsua da hau guztiari aurre egiteko. Ondoren batzuk azaldu ditzakegu:

1- OSASUNA: Immune sistema, arnas-aparatua, bihotz-aparatua… modu onean funtzionatzeko gorputzak dituen mekanismoak dira. Ikasleak jarduera fisikoa praktikatzean, sistema desberdinak hobetzen dira eta bizitza osasuntsuago bat izaten laguntzen dute.

2- OBESITATEA: bigarren puntu hau “osasuna”ren puntuan sartuko balitz ere, aipamen berezi bat behar du gizartean hartzen ari den garrantziaren ondorioz, eta, batez ere txikienengan. Kirola eginaz gorputzeko gantz-kopurua gutxitzea lortuko dugu, metatzeaz sor daitezkeen gaixotasun desberdinak ekidinaz, hiperkolesterolemia adibide gisa. Martxa honetan, datozen urteetan obesitatearekin loturiko gaixotasunak gorantz jarraituko dute, gizartean arazo handia sortuaz.

3- MUGIKORTASUNA: gorputza-makina ideiak eta gorputz-eskemaren norberaren ezagutzak, koordinazio, erritmo eta material desberdinekin abilezia hobea lor dezaten laguntzen du, egunerokoan izan ditzaketen egoera desberdinei aurre egiterako orduan erabiliko direnak.

4- BARNERATZAILE – GIZARTERATZEA: kirolak guztiok lekua dugun gizarte txiki baten sorkuntzan laguntzen du. Laguntasuna, errepetua, justizia, autonomia eta izaera bezalako ezaugarriak ezinbesteko dira bizimodu honetan, non lekua beti topatuko dugun.

 

Bigarrenik, pentsatu beharra dugu jarduera ikaslearengana soilik dagoela bideratu, eta jarduera edo kirol batekiko gure gustu pertsonalak erabaki honetatik kanpo geratu behar dutela. Horregatik, lehen aukera beraiena izan dadin utzi behar dugu, gure iritziak erabakian eragin ez dezan. Arazo desberdinak sor daitezke, eta horietako bat kirolik aukeratu nahi ez5956351212_5be6ff3254_n izatea edo zein aukeratu ez jakitea da. Kasu horretan, partehartzaile bezala sartu beharko genuke erabaki hartzean, eta jarduera desberdinen inguruko informazio eske joatea litzake gure eginbeharra. Horretarako, leku egoki eta maiz “ahaztua” eskola bera izaten da. Beste eragile honek laguntza handia eskainiko ditu, kirol bakoitzaren helburu eta ezaugarri desberdinak zehazturik izatera beharturik baitago.

Hirugarrenik, eskaintzen diren kirolen artean desberdintzeko gaitasuna da. Ez baita berdina izango dantzara edo igeriketara apuntatzea. Lehenengo jardueraren oinarria musika den bitartean, bestearen ur-ingurua izango da. Jarduera oso desberdinak, baina oso aberatsak bere kide eta betebeharrekiko gizarteratze eta integrazio prozesu bat lortzea nahi badugu, bizimodu osasuntsu eta aktibo batean murgiltzen diren une berean.

Azkenik, jakin kirolen artean ez dela nagusitzen denik. Akats bat baita kirol bat gustatzen ez zaigulako baztertu daitekeela pentsatzea. Aurreko paragrafoetan azalduriko prozesuaren ekitea kirol guztietan ematen da, eta baten bat kanpo geratzen bada, eskola-kirolak esanahi gisa dituen kontzeptu eta ideak guztiak desagertzen dira. Baliteke baten bati talde-kirolak ez gustatzea, baina hori ez da arrazoia izango talde-kirol guztiak baztertzeko, asko baititugu inguruan: eskubaloia, waterpolo, voleyball, saskibaloia, hockey… Gurasoek, kirola zein aberatsa izan daitekeen jakinda, kasu hauetan ikasleari lagundu behar diote, etorkizun batean praktikatu ahal izateko.

Uste dut jardueraren batean ikaslearen partaidetza ezinbestekoa dela. Berdin du futbola, igeriketa edo dantza den. Garrantzitsuena, hazkuntza eta bizi modu osasuntsu eta aktibo bat estimulatuko duen jarduera bat egitea da. Partaidetza eta guraso eta eskolaren laguntzarekin inguru onuragarri eta osasuntsu bat sor dezakegu, non eskola-kirolak ikaslearen hezkuntza-gizarteratze-osasun prozesuan balio garrantzitsua hartzen duen.

P1020781-1000x288

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>