IRAGARKIAK ETA OBESITATEA

Osasunari buruz egindako azken inkesten arabera, 2 eta 17 urte dituzten 10 ume eta nerabeetatik: biek gainpisua dute, batek obesitatea eta beste batek pisu baxuegia. Hau da, adingabekoen %40ak pisuarekin zerikusia duten arazoak dituzte.

Orokorrean jakin badakigu osasun arazo hauek zein arrisku eta ondorio dituzten, baina, hauen garapenean zein faktorek eragiten duten pentsatzen jarri al gara? Nola eragiten du gaur egungo gizarteak?

Gure egunerokotasuna aztertzen badugu, etengabe edertasunari, janariari, pisu kontrolari eta itxura fisikoari buruzko mezuak jasotzen ditugu. Alde batetik, 2007. urtean OCUk (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak) telebistan ematen diren iragarkiak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertu zituen. Emaitzen arabera, gehien publizitatu ziren produktuak gantz eta azukretan aberatsak diren eta noizbehinkako kontsumoa gomendatzen den elikagaiak izan ziren. Zehazki, aste batean 176 aldiz ikusi ahal izan zen marka ezaguneko “fast food” janariaren iragarkia. Ikertutako ordutegian, ez ziren esate baterako, fruta, barazki, lekale eta arrainari buruzko iragarkirik ikusi.

download

Baina, beste alde batetik, gizarteak modu positibo batean baloratzen du fisikoki argal egotea eta hau bultzatzen da hainbat mezuren bitartez. Horregatik, esan dezakegu, gaur egungo gizartean elikagaiei buruzko produktuak eta hauek saihesteko mezuak igortzen direla; betekada iraunkorrak eta argaltasun zorrotza, biak batera bultzatzen dira. Ezarrita dagoen sistemak, gehiegizko kontsumoa eta ugaritasuna ematen du eta paraleloki, azken honen konponbidea; murrizketa eta argaltzeko produktu eta jarduerak.

Beraz, ulertzekoa da haur eta nerabeak zalantzak izatea elikadura osasuntsu bat edo gorputz irudi osasuntsua zer den jakiterako orduan. Zalantza hauek elikadura asaldurak, gainpisua edo obesitatea izatera bultzatzen duten ingurunea sortzen laguntzen dute.

Gozoki eta opilen iragarkiak etxeko txikienei bideratuak daude eta ume edo nerabe hauek elikadura ohitura desegokiak dituztela kontsideratzen bada, seguruenik helduak direnean ohitura berdinak mantenduko dituzte. Ziklo honekin gure osasunarentzat kaltegarriak diren jarrerak bultzatzen dira.

Estatu batuetako pediatren elkarteak adierazi duenez, komunikabideek rol garrantzitsua dute ume eta nerabeek duten obesitatean, eta komunikabideetara dagoen esposizioa faktore garrantzitsua dela obesitatearen garapenean.

EGINDAKO IKERKETAK

OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) 2013. urtean gantzetan, gatzean eta azukreetan aberatsak diren elikagaien marketinari buruz argitaratutako txostenaren ondorio bezala adierazi zuten, umeei bideraturiko eta osasunarentzat kaltegarriak diren elikagaien marketina, zoritxarrez, eraginkorra dela.

Erakunde honen arabera, helduek badakite noiz dauden iragarki baten aurrean, baina umeek berriz, ez daukate iragarkiak eta marrazki bizidunen artean ezberdintasunak egiteko gaitasunik. Beraz, ematen diren mezuek, eragin handiagoa izango dute haurren kasuan eta osasunarentzat egokiak ez diren erabakiak hartuko dituzte edo ikusi dituzten produktuak erosteko esango diote gurasoei.

European Journal of Clinical Nutrition aldizkari zientifikoak 2009. urteko abuztuan egin zuen ikerketaren emaitzen arabera: telebistatik elikagai kaltegarrien iragarkiak kendu baziren, haur-obesoen hiru kasuetatik bat ekidingo zen. Erlazio estu bat dago obesitatea jasatearen eta telebista ikustearen artean, eta zati handi batean iragarkiak dira horren erantzuleak.

Beste ikerketa baten arabera, telebista ikusten ematen den ordu estra bakoitzak, %1ean handitzen du pertsona lodien kopurua, eta nerabeen kasuan biderkatu egiten da (%2).

Umeek gehien ikusten dituzten telebista- kanaletan eta audientzia handiena dagoen orduan, hamar iragarkietatik hiru elikagaiei buruzkoak dira, eta gehiengoa janari ez osasungarriarena. Gainpisua duten umeak, iragarki hauekiko sentikorragoak dira, jaten dituzten gozokien kopurua %134ean handitzen dutelarik. Haur hauen erdiak, obesoak izango dira helduak direnean.

Elikagai industriak produktu hauek promozionatzeko egiten duten gastua 30 aldiz handiagoa da, ariketa fisikoa eta elikadura osasuntsua promozionatzen egiten dutenarekin alderatuta.

mc

ZER EGIN DEZAKETE GURASOEK EGOERA HONEN AURREAN?

Iragarki hauek ingurune askotan daude: ikastetxeetan, haur-eskolatan, supermerkatuetan, jolas-guneetan, telebistan, interneten… Marketing teknika bezala pertsona famatuak, maskotak eta umeen artean ezagunak diren beste pertsonaiak, mezu elektronikoak eta mugikorreko mezuak erabiltzen dituzte, besteak beste.

Elikagai eta edarien enpresa garrantzitsuenak sare sozialak (Facebook, YouTube, Twitter) erabiltzen hasi dira, gazteek lagunen artean beraien produktuak kontsumitu ditzaten. Marketina egiteko beste modu bat da eta mezuak leku gehiagotan egoteko modua bilatu dute, hau da, marketin digitala.

Komenigarria izaten da telebista ikusten edo interneten dabiltzanean, haur eta nerabeen ondoan egotea. Hau da, telebista eta internet haur-zaintzaile elektroniko bat bezala ez erabiltzea eta haurrek beraien logeletan ordenagailu edo telebista bat izatea ekidin beharko litzateke. Geroz eta adin txikiagoarekin izaten dituzte horrelako aparatuak beraien logeletan. Gainera garrantzitsua da telebista ikusten duten denbora mugatzea; hiru urte edo gehiago dituztenak ordu erdi egunean eta zazpi urtetik aurrera ordu bat egunean.

Eta txikiagoak diren haurretan? Estatu batuetako pediatren elkarteak dioenaren arabera: bi urte baino gutxiago dituzten umeetan ahalik eta gehien saihestu behar da iragarkiekiko esposizioa. Bi urte izan baino lehenago telebista ikusteak ez du onurarik, nahiz eta ikusten direnak “programa hezigarriak” izan. Carlos Gonzalez pediatrak esan bezala, haurrek telebistaren aurrean hartzen duten jarrera pasiboak, askatasunarekin jolastea eta esploratzea galarazten die. Gainera, gurasoek atentzio gutxiago jartzen diete umeei, gutxiago hitz egiten diete eta ez dute beraiekin jolasten.

mcd_baby

Gure gizarteko baloreak ezin ditugu utzi salmentak handitzea bakarrik bilatzen duten pertsonen esku, dio Gonzalezek. Ezin dugu onartu gaur egungo umeak, adiskidetasuna edari karbonatatu bat denik, senide arteko maitasuna jogurta bat edo solidaritatea, konpainia elektriko bat pentsatzen dutela haztea.

Kontsumitzen ditugun elikagaiei buruzko informazio asko dagoen momentu batean bizi gara. Askotan informazio hau ez da ongi ulertzen, manipulatua dago edo faltsua izaten da. Ondorioz, jendeak kalean edo iragarkietan esaten dena sinesten dute, beraien osasuna arriskuan jar dezaketelarik.

Ongi informatu behar da aldizkari edo telebistan esaten dutena sinetsi aurretik, askotan dirudiena, faltsua delako. Elikaduraren parte diren elikagaien etiketatua eta gomendioak begiratu behar dira, baina, batez ere, bakoitzak erabaki behar du zer jaten duen.

Ondorengo bideotan gaur egungo gizarteari eta etorkizun batean gerta daitekeenari buruzko kritika batzuk ikus daitezke:

EL FUTURO DEL SER HUMANO

¿QUÉ PASARÍA SI LOS ANIMALES COMIERAN COMIDA CHATARRA?

THE REAL BEARS

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>