LIBURU BALORAZIOA: COACHING NUTRICIONAL, HAZ QUE TU DIETA FUNCIONE

“Coaching nutricional: haz que tu dieta funcione” liburuarekin blogaren atal berri bati hasiera eman nahi diot. Atal berri honetan nutrizio eta, orokorrean, bizitza osasuntsuaren inguruko liburuen balorazioa egitea da nire asmoa; balorazio sinpleak izango dira, non egile eta edukiez hitz egiteaz gain, nori zuzendua dagoen adieraziko dudan.

Goazen, bada, lehenengo balorazioarekin:

2015eko maiatzean argitaraturiko liburu honek bizitzako arlo desberdinetan hain modan jarri den COACHING famatua nutriziora bideratu du, pisua galdu nahi duen pertsona batek benetan lor dezan gutxiago jateaz gain bere arlo psikologiko eta emozionala kontrolatzea ezinbesteko jotzen baita. Egileak, Yolanda Fleta eta Jaime Giménez soziologia eta nutrizioan espezializaturiko bi profesional dira, “Nutricional Coaching” aholkularitzako zuzendariak dira.

Liburuan zehar, atal desberdinen bidez, coaching nutrizionala zer den irakasteaz gain, bizitzako helburu desberdinetan bezala, nutrizioan ere helburu bat zehaztu eta berau lortzeko pausoak zeintzuk diren finkatzeak duen garrantziaz hitz egiten da; baina baita, helburu hori lortzeko sortzen diren aurkako presio eta oztopei nola aurre egin komentatzen da.

Orokorrean, euren elikadura hobetu eta pisua galtzeko elikadura ohiturak aldatu behar dituztenei dago bideratua, baina horretarako oztopo emozional eta psikologikoak dituztenei batez ere. Gainera, azken atalean nutrizioko profesionalei bideraturiko estrategiak agertzen dira, arazo hauekin datozen pazienteei nola lagundu azaltzen dutenak.

Amaitzeko, eta hasteko hobe esan, hitzaurrea Julio Basulto nutrizionistaren eskutik dago idatzia.

Esan bezala, liburu gomendagarria da, bai pisua galtzeko zer egin behar duten jakinda ere horretarako oztopoak agertzen dituztenentzat, baina baita kontsultetan lan egiten dugun profesionalontzat, kontsultei etekin gehiago ateratzeko tresna desberdinak eskaintzen baitizkigu.

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>