LIGHT PRODUKTUAK

Zer dira light produktuak?

Light bezala izendatzen diren elikagaiek, bere erreferentziazko elikagaiak baino energia portzentai txikiagoa dutenak dira. Light produktu bat sortzeko beharrezkoa da merkatuan dagoen elikagai batetatik abiatzea, horrela bakarrik etiketatu ahal izango da light bezala.

Honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Erreferentziazko elikagai bat egon behar da merkatuan. Adibidez, light maionesa bat egiteko, light ez den maionesa batek egon behar du merkatuan.
  • Gutxienez, erreferentziazko elikagaiaren balio energetikoaren %30 gutxiago izan behar du.
  • Etiketatuan adierazi behar dena: kaloria murrizketaren portzentaia, balio energetikoa (100 gramoko edo 100 mililitroko) eta erreferentziazko elikagaia.

mayo

Etiketatua:

Light bezala izendatutako elikagairen bat sartu nahi bada dietan, garrantzitsua da etiketatuan adierazitako datuak irakurtzea, batez ere, etiketatu nutrizionala eta osagaien zerrenda. Legearen arabera, osagai hauek kopuruaren arabera ordenaturik daude, hau da, elikagaian kopuru handienean agertzen dena lehenengo agertuko da, baita aditiboak badira ere. Gomendagarria da light elikagaiaren eta elikagai tradizionalaren osagaien zerrenda konparatzea, baita beraien konposizio energetikoa eta nutrizionala, ez bakarrik 100 gramoko, errazioko ere bai.

poclozbm883fnAdibidez; light eta normalak diren bi gaileta moten konposizioa konparatzen bada, kalorien arteko ezberdintasuna nabarmena izan daiteke 100 gramoko, baina ezberdintasun energetikoa errazioko kalkulatzen bada, diferentzia ez da hainbestekoa. Bi elikagaien ezaugarriak konparatzeak, bakoitzarentzat egokiak diren edo ez, konposizioa jakiten eta kalitate/prezio erlazioa zein den jakiten lagunduko du.

Beharrezkoak al dira gure dietan?

Egia esan, light produktuen kontsumoa ez da beharrezkoa, eta ez da nahitaezkoa beti elikagai mota hauetaz baliatzea dietaren eduki energetikoa gutxitzeko. Elikagai tradizionalekin konparatuta egiten duten ekarpen kalorikoa orokorrean baxuagoa da, baina honek ez ditu argaltzeko baliagarri bilakatzen.

Mota honetako elikagaietan egiten den erredukzio kalorikoa, karbohidratoen eta gantzen kontura izaten da. Gehienetan karbohidrato edo azukre kantitatea jeisteko, edulkoratzaile asko erabiltzen dituzte edo gantz kopurua igotzen dute. Gantzak gutxitzeko orduan, bersemaforo_eroskiriz, azukre kopurua igotzen dute edo edulkoratzaile asko sartzen dituzte elikagaia jangarria izateko eta zaporea ez galtzeko.

Ontzietan datozen mezuak irakurtzen dituzten kontsumitzaileek, ekarpen energetiko gutxiago egiten dutela pentsatzen dute, baina, kantitate handietan kontsumitzen badira, eragiten dituzten efektuak, berez bilatzen direnen kontrakoak izango dira, pisuaren handiagotzea gertatu daitekelarik. Elikagai batzuen balio energetikoa askotan ez da espero dena bezain baxua izaten.

Gainera, elikagai hauek light direlako ez dira kantitate bikoitzean hartu behar. Orokorrean kontsumitzaileek osagaiak eta konposizio energetiko eta nutrizionala nolakoak diren ezagutzen ez dituztenez, gerta daiteke bikoitza edo gehiago hartzea. Adibidez; normalean maionesa goilarakada bat hartzen bada, light den maionesaren bi edo hiru hartzen dira, energia gutxiago emango duela pentsatzen delako. Honela pentsatzea akats bat da, izan ere, bien arteko diferentzia energetikoa ez da hain handia, bikoitza edo hirukoitza jateko. Light elikagaiak ere kopuru moderatu batean kontsumitu behar direla esatea beharrezkoa da.

Merkatuan elikagai tradizional askok daukate kalorietan baxuak diren bertsio bat. Osasuntsu dauden pertsonetan ez dago justifikatua mota honetako elikagaien erabilera eta ez dira beharrezkoak; baina, gaixotasun bat dutenen kasuan eta dietako ekarpen energetikoa edo gantz edota azukre kantitatea gutxitu behar dutenen kasuan, egokiak kontsideratu daitezke. Hala ere, azken urteetan gorputz irudiaren gehiegizko kezkak, beharrezkoa izan gabe ere, behar baino gehiago kontsumitzera eramaten du.

Light produktuen ekarpen kalorikoa, lehenago esan bezala, imitatzen duten elikagaiarena baino baxuagoa da, baina batzuk hala ere, gantz eta azukre kantitate esanguratsua izaten jarraitzen dute. Kasu honen adierazle dira adibidez maionesa eta patea, gantzetan aberatsak direnak izatez, baita beraien bertsio light-ean ere.

Nola jan daiteke light, light produkturik jan gabe?

Mendebaldeko herrialdeetan, pertsona askok ekarpen energetiko gutxiago dutenak eta elikagai tradizionalen antzekoak direnak kontsumitu nahi dituzte. Ikuspuntu dietetiko eta nutrizional batetik ez da beharrezkoa mota honetako dieta jarraitzeko light elikagaiak kontsumitzea, orokorrean garestiagoak izaten dira eta ez hain atseginak zaporean, imitatu nahi duten elikagaiarekin konparatuta.

Zenbait elikagai kantitate gutxiagotan hartzean eta modu egokian sukaldatzean, gantz eta azukre kopuru baxuagoa kontsumitzea lortzen da:

1) Gehiagotan, azukre eta gantz gutxiago dituzten elikagaiak aukeratzea:

  • Gantz gutxiko esne eta esnekiak (esne erdigaingabetua edo gaingabetua, gazta freskoa, jogurta naturala edo gaingabetua)
  • Haragi gihartsuak (oilaskoa, indioilarra edo untxia)
  • Haragiarekin edo hegaztiekin egindako saldei gantza kenduz.
  • Arrautzak eta haragia arrainarengatik ordezkatu eta azken hau astean bi edo hirutan hartuz.

2) Saltsak eta olio-ozpinketa:

  • Olio-ozpinketan: Oliba olioa eta haziena (ekilorea) neurrian erabili. Osasungarriak dira, baina ez da ahaztu behar gantzak direla.
  • Saltsak: gantzatsuak ez diren saltsak erabili (tomatearena, piperrena eta beste barazkiekin egindakoak).

3) Nola sukaldatu elikagaiak:

Elikagaiei gantz gutxiena gehitzen dioten teknikak erabili:

  • Plantxa: haragi, arrain eta zenbait barazki prestatzeko.
  • Papillotea: barazkiak, patata eta arrainak prestatzeko.
  • Sueztitzea: lehenengo plater bezala edo guarnizio moduan erabiltzeko, olio tanta batzuekin prestatzen diren barazkiak.
  • Egosita.
  • Labean: edozein elikagaientzat baliogarria.
  • Mikrouhinean: erabilgarria hainbat elikagai prestatzeko gantzarik erabili gabe.

images

4) Goarniziorako ideiak:

  • Labean olio gutxirekin erretako piper gorri eta berdeak, salteatuako txanpinoi eta perretxikuak, sueztitutako barazkiak (baratxuria, tipula, piper berdea, kalabazina, tomatea, berenjena), entsalada, barazkiak papillote eran (azenarioa, kalabazina, berenjena…).
  • Egositako patatak purean, esne erdigaingabetu edo gaingabetuarekin eta olio pixkatekin, beti frijituta jan beharrean.
  • Salteatutako ilarrak baratxuriarekin.

You may also like...

1 Response

  1. 2014/11/10

    […] Aurreko postari segida emanaz eta beste hainbat gauzen artean, light produktuen inguruan informatzeko, 2014ko apirilean argitaratu zen eta benetan ikustea merezi duen dokumental batekin gatoz. “Fed up” izeneko dokumental honetan Ameriketako Estatu Batuetan eta munduko beste herrialdeetan ematen ari den obesitate eta gainpisuaren epidemia eta elikagai industriari buruz hitz egiten da. Pixkanaka pozointzen ari den gizartearen deskripzio eguneratua egiten du; gizarte honen %95ak gainpisua izango du hemendik hogei urteetara eta obesitatearengatik ematen diren heriotzak gora egin dutela ere azaltzen da. […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>