Menopausia garaia: zer den, sintomak eta gomendioak

Menopausia imagesemakumearen adin ugalkorraren amaiera da eta zenbait aldaketa eragiten ditu. Azken hilerokoaren ondoren agertzen da (batez beste 50 urte betetakoan), estrogeno eta progesterona hormonen gutxitzearen ondorioz.

Aldaketa hauek garrantzitsuak dira, batez ere, egoera fisiko eta emozionalean; horregatik, elikadura osasuntsuari eta ariketa fisikoari buruz ematen diren gomendioak kontuan hartu beharko dira.

Menopausiaren sintomarik ohikoenak izerdia, konplikazio genitourinarioak, beroaldia (sofokoak) eta loaren asaldurak dira. Hala ere, hain nabariak ez diren, baina menopausiarekin lotuak eta osasunean eragina duten beste sintoma batzuk agertzen dira: energia mailan eta oroimenean asaldurak edota bihotzaren, hezurren eta giltzurrun sistemaren osasunean eraginak.

Zenbait sintoma

Gaixotasun kardiobaskularra: gaixotasun kardiobaskularren garapena, zati batean, hormona sexualen araberakoa da. Adibidez, 50 urtera arte arazo kardiobaskularren prebalentzia txikiagoa da emakumezkoetan, baina, menopausiaren ondorioz intzidentzia handitu egiten da. Honakoa, egoera fisiologiko berriari erantzuteko agertzen diren asaldura fisiologikoengatik ematen da.

Osteoporosia: Estrogenoen gutxitzearekin, hezurretako mineralen dentsitatea txikitzen da eta ondorioz, hezurra ahuldu egiten da.

Relacion-entre-menopausia-y-obesidad1Pisua igotzea: Emakume bakoitzean ezberdina izaten da pisuaren handitzea. Kausarik ohikoena, jarduera fisikoaren gutxitzearekin batera, ingestaren mantentzea edo handitzea da. Ariketa fisikoaren gutxitzeari gihar masaren galera gehitzen bazaio, pisuaren handitzea azkarragoa izango da. Gainera, gantz gehiago biltegiratzen da sabel aldean.

 

Gomendioak

Bizitzako beste aldietan bezala, menopausiako etapan ere, modu osasuntsu batean elikatu beharko da. Horretarako honako jarraibideak gomendatzen dira:

  • Fruta eta barazki gehiago kontsumitu: elikagai hauek zuntza, mineralak, bitaminak eta fitoestrogenoak emango dituzte.
  • Kaltzioan aberatsak diren elikagaiak: kaltzioaren urritasuna handitu egiten da menopausiaren garaian, osteoporosia agertzeko arriskua handitzen delarik. Hau dela eta, mineral honen iturri diren elikagaien kontsumoa handitu beharko da; esne eta esnekiak (gaingabetuak badira hobe), lekaleak, hosto berdeko barazkiak, sardinak hezurrekin, fruitu lehorrak…
  • Errazioen eta otorduen kopuruak kontrolatu: egunean zehar 5 edo 6 otordu egitea da egokiena, ondorengo otordura gehiegizko gosearekin ez iristeko.
  • Ura edatea: garrantzitsua da ongi hidrataturik mantentzea, gainera honek sofokoak arintzen lagunduko du.
  • Zuntza kontsumitu: Fruta, barazkiak, zereal integralak eta lekaleak.
  • Egunero ariketa fisikoa egitea: gustukoa den kirola bilatzen saiatu eta egunero 30 minutu/ ordu batez egin.

meno2

Garrantzitsua izango da emakumeak aldi honetara iritsi baino lehenago ere elikadura osasuntsua jarraitzea eta ariketa fisikoa egitea, landare jatorriko elikagaiak oinarri direlarik.

 

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>