NOLA GOZA DEZAKET NIRE YOGUR NATURALA?

Azken aldian ohitura aldatu eta osasuntsuagoak hartzea da nire helburua; eta horregatik idatzi ditut dieta egin ordez ohitura egokiak hartzearen garrantziaz eta nola hasi inguruko pare bat post.

Helburua garbia da, baita teoria ere; baina, goazen martxan jartzera!

Gaurkoan yogurraz hitz egitera natorkizue. Nahiz eta ez izan ezinbesteko elikagaia, asko kontsumitzen den elikagaia da, eta merkatuan formatu eta aukera desberdinetan aurki dezakeguna. 2014ko abuztuan idatzi genuen post honetan ikus dezakegu nola yogur eta batez ere azkenburukoek azukre asko ezkutatzen duten bere barne, guk elikagai osasuntsu bezala kontsideratu arren, gantz oso gutxi dutela iragartzen baitigute. Yogurrak oro har elikagai osasuntsu bezala ikusten ditu gizarteak, eta hori probestuz industriak elikagai barietate handia eskaintzen digu. Asko gainera, gantzik gabeak, azukreen ordez edulkoratzailearekin, frutarekin… saltzen dituzte, gure “osasuntsu” pertzepzioa handituz.

stand

 

Yogur askok daramate azukre kantitate asko ezkutaturik, eta horregatik kontsultan yogur naturala gomendatzen dugu.

Oso ondo, baina orain dator galdera?

YOGUR NATURAL, HUTSIK? AZUKRERIK GABE? ZERREKIN GOZATU DEZAKET?

Aukerak desberdinak dira, gustokoenen artean aukeratu dezazun!


yogurra gozatzeko

1) Kanela: kaloriarik gehitzen ez duen espeziea.

2) Fruta: bai, fruta. Nahi duzuna, garaiko, gertukoa. Aukerak milaka!

- Granada estilora txikitzen direnak: behin zurituta hozkailuan gorde ditzakegu ontzi batean, erabiltzeko prest!

- Mugurdi, ahabi eta gisako basafruituak.

- Beste edozein fruta: kiwia, platanoa, udarea, mangoa…

- Sagarra, adibidez, konpota estilora egiten badugu (azukre eta gozatzailerik gehitu gabe) eta beroan gehitu, mmmm…

3) Fruitu lehorrak: frijitu eta gatzitu gabeak, ahal dela guk zurituak edo bestela gordin edo txigortuak. Gantz osasuntsuetan aberatsak.

4) Olo malutak: ohiko gosaritako zerealen ordez, ia azukrerik gabeak, ederrak!

 

Edota hauen edozein konbinazio! Egin proba!

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>