NOLA JAN DITZAKEGU LEKALEAK UDAN?

Udan eta eguraldi onarekin, lekaleak jatea kosta egiten zaigu neguan prestatzen ditugun bezala sukaldatzeko ohitura dugulako. Horregatik hainbat errezeta ezberdin proposatuko ditugu, urte guztian zehar elikagai osasungarri eta garrantzitsu hau jaten jarraitzeko. Lekaleak dieta osasuntsu eta askotariko batean ezinbestekoak dira, gure organismorako kalitate eta kantitateari dagokionez nutriente garrantzitsuen ekarpena egiten dutelako. Gainera, merkeak dira eta modu askotan prestatu daitezke edozein urtarotan kontsumitu ahal izateko.
Zerealen kasuan bezala, egoskariek karbohidratoak izaten dituzte, kopuru handienean konplexuak (%50) eta txikiago batean sinpleak(%10).
Elikagai honek landare jatorriko proteina ugari ditu, baina proteina hauen balio biologikoa haragiarena baino pixka bat txikiagoa denez, askotan lekaleen platerak aberasgarriagoak izateko zerealak gehitzen zaizkie, adibidez dilistak arrozarekin prestatzen direnean. Plater mota hauek ohikoak dira animalia jatorriko proteinak eskuragarri ez dituzten edo kantitate gutxiagoan hartzen dituzten herrialdeetan, baina gure gizartean balio biologiko altuko proteinen faltarik ez dagoenez, lekaleak barazkiekin prestatzea izango litzateke egokiena.

dilistak barazkiekin

Gantzari dagokionez, oso kantitate txikian agertzen direnez, ezin hobeak dira dieta orekatu bat eramaterako orduan. B eta E bitaminen ekarpena egiten dute nagusiki eta hainbat mineral ere badituzte, esate baterako, kaltzioa, zinka, potasioa, fosforoa eta magnesioa. Lekale guztiek haragiak duen burdin kantitatearen hirukoitza dute, baina, burdin hori ez-­hemo motakoa denez okerrago xurgatzen da. Horregatik, lekaleekin batera C bitaminatan aberatsak diren elikagaiak hartzea gomendatzen da, bitamina honek burdin ez­hemoaren xurgapena hobetzen laguntzen duelako.

C bit

Egoskariak zuntz iturri oso onak izaten dira, azalari esker. Zuntzak hesteen mugikortasunari laguntzen dio, horrela idorreria sahiestuz. Orokorrean gure gizartean zuntz gutxi kontsumitzen da, horregatik garrantzitsua da elikagai hau gure elikaduran tartekatzea, gainera ondesteko eta koloneko minbizia prebenitzen laguntzen duela egiaztatu da.

Uda partean, batez ere, lekale gutxiago kontsumitzen zela ikusirik “#legumbresenverano” iniziatiba sortu zuten zenbait dietista­nutrizionistek. Twitterrean #legumbresenverano traola erabiliz, edozein pertsonak udan lekaleak jateko erabiltzen dituzten errezeta ezberdinak besteekin partekatzea eta biltzea izan zen helburua. Errezeta gehiago ere topatu ditzakezue ondorengo loturetan:

● Lekaledun entsaladak:

Dilista-entsalada

Babarrun-entsalada freskoa

● Lekale-­tortillak:

Ilar-tortilla

Baba-tortilla

● Bestelakoak:

Falafel

Hummus

Garbantzu-gailetak

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>