NOLA LOR DEZAKEGU GURE SEME-ALABEK FRUTA (GEHIAGO) JATEA?

Behar bada postaren izenburua aldatu eta orokortu egin behar litzateke: NOLA LOR DEZAKEGU FRUTA GEHIAGO JATEA?

Izan ere, giza-baloreen transmisioan gertatzen den bezalaxe, gurasoak dira, batez ere, gaztetxoenen eredu, eta gurasoek fruta jateak haurrek fruta gehiago jatea eragin dezake.

Posta honen zergatia garbia da: populazio orokorrak badakien arren frutaren kontsumo egoki batek osasunean onurak dituela, gure ingurua frutaren kontsumoa baxuegia da oraindik.

Instituzioetatik plan eta proiektu desberdinak jarri badira ere martxan, GREP-AEDN aditu taldeak 2010eko uztailean argitaraturiko “Si tú comes frutas y hortalizas, ellos también lo harán” dokumentuan Espainiako haur eta gazteen fruta eta barazkien kontsumoa aztertu zuten, eta bertatik ondorio desberdinak agertzen dira:

- Haur baten dieta kontrolatu ordez, guraso eta zaintzaileek jorratzen duten papera metodo egokiagoa izan daiteke.

- Haur-eskola eta eskoletan talde-presio batek haurrek elikagai barietate handiagoa hartzea Agroinformacion.com06102014_150638eragiten badu ere, errealitateak dio haurrak elikadura-ohitura hobeak ikasten dituela etxean, bertatik kanpo baino, eta bizitza osoan zehar mantenduko dituenak. Ikerketa desberdinek frogatu dute familia-bazkariek haurren dietetako kalitate nutrizionalean eragin adierazgarria dutela. Horrela, jakina da, etxean jaten duten haurrek, helduaroan fruta eta barazki gehiago eta edari “freskagarri” eta elikagai ez beharrezko gehiago jaten amaituko dutela.

- Haurren presionatzeko ohitura, ohitura-osasuntsuak “”irakastea” saiatzeko praktika, edo elikadura osasuntsuaren garrantziaren inguruko informazioak ahoz bakarrik transmititzearen jarrerak  alde batera utzi behar dira, gomendagarria izanez “ereduarekin predikatzea”.

- Neofobiari garrantziarik ez ematea: elikagai berriak probatzeari kontra azaltzea jokabide naturala da, pozoia izan dezaketen elikagaiak ez dastatzeko. Kasu hauetan, elikagai berri hauetara esposizioa handitzeak haurrak berau dastatzeko aukera gehitzen du. Haurra ez da jatun txarra, pasako den zerbait da.

Praktikari dagokionez, gogoratu frutak ez duela zertan beti azkenburuko izan, lehenengo plater gisa (meloia urdaiazpikoarekin) edota osagai bezala ere ager daiteke (entsalada bati anana, sagarra… gehituz), adibidez. Garaiko fruta eta barazkiak aukeratu, zapore gehiago dutelako, besteak beste. Eta errezeta desberdinak probatu eta irudimena lantzen saiatu, jaki goxoak prestatuko ditugu!

Azkenik, kontutan izan zukuak, nahiz eta naturalak izan, ez direla fruta-errazio gisa kontsideratzen; eta elikadura-industriak, haurrek fruta gutxi jaten dutenaren gurasoen kezka ezaguturik, “fruta”n oinarritzen diren produktu desberdinak merkaturatzen dituztela, gehienetan fruta kopuru aprezia ezin batekin, eta ondorioz, fruta errazioa ordezkatzen ez dutenak, noski.

Ondorioz, gogoratu eredu izatea eta pazientzia direla gakoak haurrak (eta gurasoek) fruta eta barazki gehiago jan ditzaten.

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>