OTSAILAK 4: MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzoko egunez Minbiziaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Ikerketetarako diru gehiago eskatu, gaixotasun hau dutenei eta ingurukoei laguntza eskaintzeko eta baita, #díamundialcáncer traolaren bidez, berau prebenitzeko elikadura osasuntsu eta jarduera fisikoaren garrantzia gogorarazteko eguna ere.

Hala ere, inguruan izan ditudan minbizidun lagun eta pazienteek maiz minbiziaren inguruko mito batzuk dituztela ohartu izan naiz, eta halaxe idatzi genuen guk ere pasa den irailean mikro-uhin labearen inguruan. Beti bezala, mito asko daude, uste gehiegi, eta horren harira Fundación Aliciak minbiziaren inguruko mitoei buruzko dokumentu interesgarri eta aberats bat idatzi du, lotura honetan lor dezakezuena.

Gogoratu, minbizia prebenitzeko garrantzitsuena elikadura osasuntsua eramateaz gain jarduera fisikoa praktikatzea ezinbestekoa dela.minbizi2

Eta noski, ez utzi zure burua edozeinen eskutan; jo profesionalengana laguntza eskatzera, hortarako gaude!

 

 

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>