URTE BERRIA, BETIKO ASMOA

Listo, amaitu dira. Akabo. Pasa dira hainbeste beldurtzen gintuzten festak. Kitto gabonak, festa zoriontsu hauek. Zoriontsuak? Denontzat?

Zoriontsuak izan ala ez, amaitu dira dagoeneko, eta batzuk gehiago beste batzuk gutxiago, baina denok jarri ditugu urte berriarekin batera lortzea gustatuko litzaigukeen asmoren bat. Ikasketen ingurukoa, kirol arlokoa, lan erronka berria, elikadura (behingoz) zaintzen hastea… Asmo guztiekin bezala, ekitea behar beharrezkoa da, asmoak asmo izaten jarraitu ez badugu berau lortzeko pausorik ematen.

Zure helburua “soberan” dituzun kiloak galtzeko dietan jartzea baldin bada, barkatu esatea, baina nik asmoa birplanteatuko nuke. Merezi al du dietan jartzea, kilotxo batzuk galtzeko, gero denaz ahaztu eta galdutakoak (edo gehiago) berriz gainean izateko?

Nire, eta nutrizioniston, proposamena ondorengoa da: ez egin dieta, ahaztu dietaz, kendu hitz hori zure hiztegitik, eta aldatu ohiturak, pixkanaka, betirako. Bai bai, BETIRAKO.

12410512_891277260993384_6635559242955784821_n

 

Beharbada noizbait hori entzuna izango zenuen, baina kosta egiten zaigu, gure ingurua gure aurka jartzen dela dirudi, motibatzen ez gaituzten esaldiak esanaz (“nola ez duzula gehiago nahi?”, “nola edango duzu ura, bada?”, “dieta? zu oso ondo zaude eta!”),  supermerkatuko apalak jaki goxo eta kalorikoez beteaz…

Argal dagoena ere zaindu egiten da, edo zaindu beharko luke, bizi ohituren inguruko gaixotasun ez kutsakorrak heriotzen %87aren kausa dira, Espainiar estatuan.

Martxan jartzeko unea da, horixe azaldu nahian izan nintzen pasa den ostiralean ETBko Azpimarra saioan. Ondorengo bideoan ikus dezakezue, 22. minututik aurrera, gutxi gorabehera.

http://www.eitb.tv/es/video/azpimarra–2015-2016/4104874176001/105149/2016-01-08/

Beraz, badakizue zein den nire aurtengo asmoa: elikadura ohitura osasuntsuak bereganatu nahi dituztenei laguntzea!

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

1 Response

  1. 2016/01/18

    […] aldian ohitura aldatu eta osasuntsuagoak hartzea da nire helburua; eta horregatik idatzi ditut dieta egin ordez ohitura egokiak hartzearen garrantziaz eta nola hasi inguruko pare bat […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>