VITALINEA® JOGURT ETA AZKENBURUKOEN ARTEKO KONPARAKETA

 

Azken aldian kontsultan egiten ditugun jatordu-erregistroetan maiz topatzen gara azkenburuko gisa jogurt itxura duten grasa gutxiko (<%1) elikagaiak hartzen dituzten pazienteekin. Gainera, komunikabide desberdinetan iragarki desberdinak agertzen dira, batez ere emakumeei bideratuak.

 

Gizartearen kontsumoa ikusirik, azkenburuko hauen konparaketa egitea erabaki dugu, baina lehenengo, azkenburukoen beharraz eta jogurtek ematen dizkiguten ekarpenak azaltzen saiatuko gara.

Otordu nagusien, hau da, bazkari eta afari bakoitzaren amaieran garrantzitsua da azkenburukoa hartzea. Alde batetik, elikagai ezberdinen ekarpena ziurtatuko du, otordua osatzeko makronutriente eta mikronutriente gehiago jasoko direlarik. Bestalde, errazagoa izango da eguneko esneki eta frutaren beharretara iristea eta, gainera, otorduei amaiera bat ematen zaie, hurrengo jatordura gose gutxiagorekin iristeko, eta jatorduen artean mokaduak jatea ekidinez.

 

Jogurtaren kasuan hainbat onura eta ekarpen egiten ditu, nagusiena kaltzio mikronutrientearena izanik. Kaltzioa beharrezkoa da gure hezur eta hortzak eratzeko eta baita mantentzeko ere, baina funtzio hauez gain beste hainbat betetzen ditu. Elikagai askok dute kaltzioa, baina esne eta esnekiak dira iturri hoberenak, gainera esneak fosforoa eta magnesioa ditu gorputzari kaltzioa xurgatzen eta erabiltzen laguntzeko. Mineral honen eguneko beharra aldatu egiten da genero eta adinaren arabera, eta baita haurdunaldia eta edoskitzaro garaietan ere. Ondoren agertzen dira adin eta egoera fisiologikoaren araberako kaltzio beharrak:

Haurtxoak:

  • 0 – 6 hilabete: 200 mg/eguneko
  • 7 – 12 hilabete: 260 mg/eguneko

Haur eta nerabeak:

  • 1 – 3 urte: 700 mg/eguneko
  • 4 – 8 urte: 1,000 mg/eguneko
  • 9 – 18 urte: 1,300 mg/eguneko

Helduak:

  • 19 -  50 urte: 1,000 mg/eguneko
  • 50 – 70 urte: Gizonak: 1,000 mg/eguneko; Emakumeak: 1,200 mg/eguneko
  • 71 urtetik gorakoak: 1,200 mg/eguneko

Haurdunaldia eta edoskitzaroa:

  • 14 – 18 urte: 1,300 mg/eguneko
  • 19 – 50 urte: 1,000 mg/eguneko

 

D bitaminaren ekarpena ere egiten dute esne eta esnekiek. Bitamina honek kaltzioa xurgatzen eta erabiltzen laguntzen du hezurren eratze egoki baterako. Gorputzak D bitamina sor dezake azala eguzkiarekin kontaktu zuzenean dagoenean. Hala ere, zenbait elikagaik mineral hau izaten dute, adibidez arrain batzuk, esneak, arrautzen gorringoak …

 

Gaur egun janari batzuk D bitaminarekin aberasten dira eguneko beharrak betetzen direla ziurtatzeko: gosaritako zerealak, laranja zukuak, margarina, soia edariak … Jarraian D bitaminaren beharrak agertzen dira, adin eta egoera fisiologikoaren arabera:

 

Bularreko haurrak

  • 0 – 6 hilabete: 10 mikrogramo/eguneko
  • 7 – 12 hilabete: 10 mikrogramo/eguneko

Haurrak

  • 1 – 3 urte: 15 mikrogramo/eguneko
  • 4 – 8 urte: 15 mikrogramo/eguneko

Nerabezaro eta helduak

  • 9 – 70 urte: 15 mikrogramo/eguneko
  • 70 urtetik gorakoak: 20 mikrogramo/eguneko
  • Haurdunaldia eta edoskitzaroa: 15 mikrogramo/eguneko

 

 

Esnekiak proteina osoen (aminoazido guztiak dituztenak) iturri garrantzitsu dira ere gure gizartean, nahiz eta espeziearen arabera esneak dagoen proteina kantitatea aldatu egiten den. Behi esneak, adibidez, 3,5 g proteina ditu 100ml-ko.

 

Azkenik, jogurtak bakteriak ere ekartzen dizkigu. Jogurta esnearen hartziduratik sortzen da, hartzidura hori bakteriek egiten dutelarik. Horretarako Streptococcus termophilus eta lactobacillus bulgaricus eta acidophilus erabiltzen dira nagusiki. Jogurt batzuei bifidobacterium gehitzen zaie antibiotikoek egindako kaltea gutxitzeko, hesteko mugimenduak erregulatzeko, antibiotikoek eragindako beherakoa tratatzeko, hesteko PHaren oreka mantentzeko…

 

VITALINEA® AZKENBURUKOEN KONPARAKETA

Gure kasuan Danone markak eskaintzen dituen Vitalinea® esnekiak nutrizionalki aztertu ditugu, beraien artean konparatuko ditugu.

 

Konparaketa egiterakoan nutrizionalki ezberdinak direla ikus daiteke eta guztiak ez direla osasuntsuak.

taula

Unitateko duten kaloria kopurua alderatzen bada, txokolatezkoek, flanak eta PROk jogurt naturalak dituen kalorien bikoitza edo ia bikoitza dute.

 

Proteinei dagokionez, kantitate esanguratsuena PRO eta krematsuarenak dira. Hauek proteinak kantitate gehiago izaten dute itxura krematsu hori lortu ahal izateko eta ez nutrizionalki aberasgarriagoak izateko. Gainera, maiz proteina gehiegikeria horrek asetze sentsazioa handitzen du, baina orokorrean, gure elikaduran nahikoa (gehiegi ez esatearren) proteina hartzen ditugu, eta ez da beharrezkoa izaten horrelako esneki bereziak hartzea.

 

Azkenburuko hauen artean alderik handiena karbohidratoetan dago, kopuru guztia edo zati handi bat azukre sinpleak dira. Guztiek jogurt naturala baino azukre kantitate gehiago dute, batzuk kopuru horren bikoitza eta hirukoitza gainditzen dutelarik. Gantza, berriz, oso gutxi dute baina duten azukre kopurua kontuan hartuta, gantz gutxi izateak ez du garrantzirik. Ondorengo argazkien bidez unitateko dagoen azukrearen presentzia zenbaterainokoa den adierazi nahi izan dugu:

NATURAL JPG

edulcorado JPG

TROZOS MELOCOTON JPG
crema choco JPG

 

Zuntzaren aldetik, kantitate txiki bat aportatzen dute baina kontuan izan behar da zuntza eskuratzeko iturri ezberdinak eta osasungarriagoak (fruta, barazkiak, lekaleak, zereal integralak) daudela Vitalinea®ko azkenburuko hauek baino.

 

Jogurt krematsuen kasuan, hauek kaltzio kopuru handiena dute eta kantitate esanguratsua da, hala ere kontuan hartu behar da produktu osoaren kalitate nutrizionala, horregatik ez du konpentsatzen jogurt hauek kaltzio iturri bezala erabiltzea.

 

Txokolatezko fondant eta flanaren kasuan unitateko gramo gutxiago dutenez, gutxiago asetzen dute eta kopuru gutxiagoan jogurt naturalak baino kaloria eta karbohidrato gehiago dute.

 

Iragarki honetan ikus daiteke produktu hauek emakumeei bakarrik bideratuta daudela, pisua irabazteko beldurrarekin postrerik jaten ez duten emakumeen atentzioa eskuratu nahi dutelarik. Beraien produktuei postre baterako aukera bakarra direnaren itxura ematen saiatzen dira, beste aukera osasuntsuak ez baleude bezala.

 

Nahiz eta iragarkiek produktu hauek egunero jan behar direla adierazi, postre osasungarrien mailan jarri eta itxura hori emanaz, hau ez da horrela. Azkenburukoak otorduetan sartzea interesgarria izan daitezke, baina aztertu diren esneki hauek ez dira azkenburuko osasungarrien taldean sartzen. Elikadura osasuntsu batean otordu nagusien amaieran azkenburuko bezala, jogurt gaingabetua edo fruta gomendatzen dugu. Horrelako produktuak noizean behin jan behar dira azukre sinple kantitate altua izaten dutelako.

Alazne Agirrezabalaga Beristain

Giza-Elikadura eta Dietetikan diplomatua, Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzietan lizentziatua. Gaur egun, “Alazne dietista-nutrizionista entrenatzaile pertsonala” zentruko sortzailea.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>