ZELIAKIA: ZER DA ETA ZEIN DA BERE TRATAMENDUA?

 

Gaixotasun zeliakoa bizitza osoan mantentzen den glutenarekiko intolerantzia da. Glutena, zenbait zerealetan aurkitzen diren gliadina eta glutenina proteinaz osatua dago eta hainbat ezaugarri ematen dizkio zereal hauekin egindako produktuei; esate baterako, elastikotasuna, itsaskortasuna, harrotasuna eta bolumena.

Celiaquia

Predisposizio genetikoa duten pertsonetan agertzen den gaixotasun autoimmunea da eta hesteetako mukosaren hantura eta heste-biloen atrofia eragiten du. Atrofia hau dela eta, nutrienteak ez dira ongi xurgatzen eta sintoma ezberdinak agertzen dira.

Haur eta helduetan diagnostikatzen da, 100 pertsonetatik bat zeliakoa delarik.

Sintoma arruntenak ondorengoak dira: jateko gogoaren galera, beherako kronikoak, hazkuntzaren atzerapena, gorakoak, anemia ferropenikoa eta izaeraren alterazioak, baina beste sintoma batzuk ere agertu daitezke edo beste kasu batzuetan gaixotasuna asintomatikoa da eta gaixo asko dira diagnostikaturik gabe daudenak.

TRATAMENDUA

 40440_1

Ezagutzen den tratamendu bakarra dietetikoa da, beraz, glutenik gabeko dieta jarraitu beharko da bizitza osoan zehar modu zorrotzean. Izan ere, gluten kantitate gutxiko produktuak kontsumitzeak heste-biloan lesioak eragin ditzake, nahiz eta sintomak ez agertu edo kontsumoa denboran zehar jarraitua bada. Horregatik, egin diren azken ikerketetan segurtasun muga bat jarri da eta egunean glutenaren kontsumoa 50 mg baino gutxiagotan mantentzea gomendatzen da gaixo hauen kasuan.

 

Garrantzitsua izango da gaixotasuna diagnostikatu ondoren dieta pausoz pauso egitea, pazienteak eta inguruko pertsonek dietaren ezaugarriak ikasteko.

Lehenik eta behin, ondorengo zerealak ezabatu beharko dira dietatik: garia, oloa, garagarra, zekalea, espelta, kamut eta tritikalea. Zereal hauetatik deribatuak ere baztertu egin beharko dira: irina, pasta, ogia, almidoia…

imagesBigarren pausua, glutenik gabeko dieta ezartzea izango da, batez ere, glutena ez duten elikagai naturaletan oinarriturik: esnea, haragia, arraina, arrautza, fruta, barazkiak, lekaleak eta baimenduta dauden zerealak (glutena ez dutenak): artoa, arroza, artatxikia eta basartoa.

Elikagai hauek beraien artean modu orekatuan konbinatu beharko dira dieta osasuntsu bat lortuz.

Bi pausu hauek gaixotasuna diagnostikatu ondoren denboraldi batean mantedu beharko dira, baina, dieta aurrera doan heinean beste behar batzuk sortuko dira eta momentu horretan zeliakoentzat espezifikoak diren produktuak kontsumitu beharko dira.

Elikagai hauek artean glutenik gabeko dieta jarraitu ahal izateko, glutenik gabe elaboratutako elikagaiak daude. Adibidez: irina, ogia, pasta…

Azken pausuan, garrantzitsua izango da kontuan izatea produktu batek glutena eduki dezakeen edo ez zalantza izanez gero, ez kontsumitzea gomendatzen dela. Aipatutako produktu hauek ondorengoak izan daitezke: ontziratu gabekoak, artisau moduan landutakoak, gariaren almidoia osagai gisa dutenak baina glutenik gabeko dietarentzat eginak daudela jartzen dutenak eta etiketatu gabekoak. Produktu hauetan ez dugu informazio nahikorik osagaien zerrendarik ez baitago, beraz, ez dira seguruak izango zeliakoarentzat.

PRODUKTUAK

Landutako eta ontziratutako produktuak eskuratzerakoan, etiketan agertzen den osagaien zerrenda beti begiratu behar da. Zerrenda horretan ondoren agertzen den osagai bat azalduz gero, jatorria zehaztu gabe, produktua ekidin beharko da:

Almidoia, Aldaturiko almidoiak:E-1404 (Almidón oxidado), E-1412 (Fosfato de dialmidón), E-1414 (Fosfato acetilado de almidón), E-1422 (Adipato acetilado de dialmidón), E-1442 (Fosfato de hidroxipropil dialmidón), E-1410 (Fosfato de monoalmidón), E-1413 (Fosfato fosfatado de almidón). E-1420 (Almidón acetilado), E-1440 (Hidroxipropil almidón), E-1450 (Octenil succinato de almidón).

Amilazenoak, lurrinak, zerealak, espeziak, lodigarriak ,malta aterakina, fekula, zuntza, glutena, irina, malta xarabea, legamia, malta, proteina, landare proteina, proteina hidrolizatua/ landare proteina eta semola.

Glutenik gabeko produktuetan egon daitekeen beste arrisku bat kutsadura gurutzatua da. Zenbait enpresetan glutenik gabeko produktuak ekoizten dituzte, baina lantegi hauek FACEk (espainiako zeliakoen elkarteen federazioa) ez baditu gainbegiratzen, kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua dago. Adibidez: Gariaren irinarekin lan egiten duen okindegi batean glutenik gabeko ogi baten elaborazioak, kutsatzeko arrisku handia dauka, eta glutenik gabeko osagaiak erabiltzeak berez, ez du glutenik ez dela egongo bermatuko, baldin eta neurri egokiak hartu ez badira.

FACEk zeliakoentzat egokiak diren produktuen zerrenda bat egiten du, pazienteentzat errazagoa izateko erosketak egiteko momentua. Gainera haurrentzat zuzendua dagoen beste zerrenda bat ere argitaratzen dute, gaixotasuna duten umeen egunerokotasuna ere errazagoa izateko.

Produktu hauek arazo nagusia duten prezioa da, txosten honen emaitzetan ikus daitekeen bezala:

txosten ondorioa

ETIKETATUA

Zeliakoek glutenarekiko izan dezaketen erreakzioaren arriskuagatik, oso garrantzitsua izango da saltzen diren produktuetan zehaztasun handiarekin agertzea ezaugarri nutrizionalak eta osagaien zerrenda. Herrialde garatuen kasuan, glutena ez duten produktuak sinbolo batekin markatuta daude.

faceFACEk ere bere sinbolo propioa du eta nazioarteko beste markak baino askoz fidagarriagoa izango da. Produktuak gluten 20 ppm (parte por millon) baino kopuru txikiagoa duela adierazten du sinbolo honek. Izan ere, 41/2009 Europa Batasuneko araudian ezartzen denez, produktuak edo produktu dietetiko batek glutenik gabekoa dela adierazteko, produktu kilogramo batean hogei miligramo gluten baino gutxiago izan behar ditu.

Glutenik gabeko produktuetan asko zaindu behar da produktuak benetan glutenik ez izatea eta glutena duenaren ustea baldin badago hau etiketatuan agertu beharko da.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>