Ziurra al da mikro-uhina erabiliaz sukaldatzea? Minbizia sortzen al du?

Mikrouhinean prestatzen diren elikagaiak, ohiko labean sukaldatutako janaria bezain segurua da eta balio nutrizional berdinak ditu. Sukaldatzeko bi metodo hauen arteko ezberdintasun nagusia honakoa da, mikrouhinaren energia gehiago barneratzen dela elikagaian eta honek beroa elikagai osoan zehar banatzeko denbora murrizten du, egosketa denbora gutxituz.

 

Munduko Osasun Erakundeak (OMS) honakoa adierazi zuen mikrouhinen inguruan:

Mikrouhinaren erabileraren inguruan dauden mito faltsuak baztertzeko helburuarekin, garrantzitsua da jakitea mikrouhinean prestatutako elikagaiak ez direla “erradioaktibo” bilakatzen. Mikrouhineko energiarik ez da geratzen barrunbean edo elikagaian, tresna hau itzaltzen denean. Hau da, mikrouhinaren erradiazioa desagertzean, elikagaietako erradiazio guztia ere galdu egiten da.

10really-xlarge1

 

Gobernuak, industria eta OMS ados daude, eta mikrouhinak zefalearik, minbizirik edo malnutriziorik sortzen ez duela adierazten dute, energia aurrezten duela baizik.

 

Mikrouhinaren funtzionamendua:

 

Mikrouhinaconcepto-de-microondas-300x295k ez ditu erradiazio ionizatzaileak igortzen, ez ionizatzaileak baizik, osasunarentzat arriskutsuak ez direnak. Erradiazio uhin hauek elikagaietan dagoen ura berotzen dute batez ere, abiadura handian mugitzen dituztelako ur molekulak. Horrela elikagai osoko tenperatura igotzen da, likidoak solidoak baino azkarrago berotzen direlarik. Uhin hauek ez dituzte lotura kimikoak apurtzen edo aldaketa molekularrak eragiten elikagaietan eta gainera, erradiazioaren irteera ahalik eta txikiena izateko babes bat izaten dute beti.

 

 

Mikrouhin labeen inguruan bi mito nagusi daude:

 

Lehenengoaren arabera, mikrouhinaren erabilerak elikagaien egitura molekularrean aldaketak eragiten ditu, proteinak desnaturalizatuz, azukrea karamelatuz… eta gertatzen diren aldaketa kimiko hauek gizakiarentzat oso toxikoak direla. Egia da beroak aldaketa kimikoak eragiten dituela elikagaian, baina, labean edo sutan jartzen direnean bezala. Beraz ez dira produktu toxikoak sortzen.

Bigarrengoak, berriz, mikrouhinean berotutako janaria azkarrago hozten dela dio, eta hau ere ez da egia. Elikagaia beroketa agian ez da hain uniformea izaten, ohiko labe edo suan bezala eta horregatik pentsatu daiteke lehenago hozten dela. Izotzak, adibidez, ez du ur likidoak bezain ondo absorbatzen erradiazioa. Horregatik, izozturik dauden elikagai zati batzuk beroak eta beste batzuk hotzak geratu daitezke, eta zabaltzen denean orokorrean hotzagoa dagoela dirudi. Arazo hau, potentzia baxua edo aldizkako beroketa erabiliz konpondu daiteke.

 

Denbora eta potentzia:

Industrian eta etxean erabiltzerakoan, oinarrizkoa da denbora eta potentzia mikrouhinaren erabileran. Etxean, kontuan izan behar da zein elikagai berotzen den edo honen tamaina, eta aparatuaren potentziaren arabera, denbora nahikoa ezarri. Bi ezaugarri hauek ez badira egokiak, elikagaiak lortzen duen tenperaturak produktuaren kalitatean eragin dezake. Alde batetik, puntu hotzak sortu daitezke, non patogenoen inaktibazioa ez den egokia izango. Bestalde, tenperatura altuegia izan bada, puntu beroen agerpena eragiten du; bertan degradazioak eta elikagaiaren propietate organoleptiko eta sentsorialen galera handiak gertatu daitezke.

micro-ondas

Mikrouhin labea, elikadura osasuntsu bat eramaterako orduan eta elikagaiak prestatzerako orduan ere lagungarria izan daiteke. Orokorrean ez da gantz asko erabili behar, denbora laburrean berotzen dira elikagaiak eta ez dira uretan ondoratu behar, beraz, nutrienteen galera txikiagoa izan daiteke. Harvardeko unibertsitatearen arabera, mikrouhineko egosketak elikagaien nutrienteak hobeto mantentzen ditu.

 

Gomendagarria da aparatuaren argibideak ongi irakurtzea, batez ere egosketa eta intentsitatearen inguruan.

 

Laburbilduz, mikrouhin labearen erabilera guztiz segurua da, ohiko sukaldaritzarako teknikak bezala. Elikagaiei dagokienez, aparatutik igarotzen direnek ez dute osasunarentzat kaltegarria den aldaketarik jasaten, ohiko metodoak erabiltzen direnean ematen diren aldaketez gain.

 

 

 

You may also like...

1 Response

  1. 2016/02/05

    […] inguruko mito batzuk dituztela ohartu izan naiz, eta halaxe idatzi genuen guk ere pasa den irailean mikro-uhin labearen inguruan. Beti bezala, mito asko daude, uste gehiegi, eta horren harira Fundación Aliciak […]

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>