ZUKU NATURALAK FRUTA OSOAREN ORDEZ?

Gosari batean laranjazko zukuaren irudia edo azkenaldian modan jarri diren “zuku berdeak” osasunarekin erlazionatzen dira, baina erlazio hau egitea guztiz zuzena al da?

2006. urtean GREP-AEDNk (Espainiako dietista-nutrizionisten elkartea) esan zuen bezala, “ezin da fruten zuku errazio bat, fruta errazio bat kontsideratu eta ez da izango baliokidea, nahiz eta zuku hau egin berria izan”.

Ikus dezagun laranja bat osorik edo zukuan hartzearen ezberdintasuna:

Naranja-vs-zumo-620x331

  • Kantitatea: Fruta modu naturalean edo zukuan kontsumitzen denean, hartzen den kantitatea ezberdina da. Zukua egiteko laranja kantitate gehiago erabiltzen da, osoan jaten denean ez bezala. Adibidez, gosaltzerakoan gehienez laranja bat jaten da, baina zukua egiterakoan hiru laranja erabili ditzakegu, beraz, kantitate gehiago hartzen da.
  • Zuntza: Frutek duten zuntza hauen azalean aurkitzen da eta zukua egiten denean zuntz guztia suntsitzen da. Laranja freskoak bataz besteko 100 gramoko 1,7 gramo zuntz ditu eta zukuak egiten duen ekarpena, berriz, oso txikia da; 0,1 gramo zuntz 100 gramoko.
  • Asetasuna: Laranja zuku edalontzi batek duen asetzeko gaitasuna txikiagoa da fruta osoarekin konparatzen bada. Hau aurrez azaldutako zuntz edukiarengatik gertatzen da, izan ere, zuntzak asetzeko ahalmena du.
  • Azukreen absortzioa: Elikagai batek duen zuntz edukiak, beste faktoreen artean, azukreen absortzioa mantsoagoa izaten laguntzen du. Horregatik, zukuak duen azukrea azkarrago absorbatzen da zuntz gutxiago duelako.

Azkenaldian egindako ikerketen emaitzek, zukuak edo freskagarriak sarritan kontsumitzearen eta obesitatea garatzeko probabilitate altuaren artean erlazioa erakutsi dute. Horregatik zenbait adituk hainbat mezu eta gomendio igorri dituzte gai honen inguruan:

  • Munduko osasunaren erakundeak (OMS), obesitatearen prebentzioan frutak kontsumitzeak babesa ematen duenaren ebidentzia baieztatzen du, azken urteetan egin diren ikerketak kontuan hartuz. Baina bestalde, datu zientifikoen arabera, obesitatearen eta zuku kontsumoaren artean erlazioa dago.
  • Ameriketako bihotzaren eta diabetearen elkarteak, obesitatea prebenitzeko zukuen kontsumoa gutxitzea gomendatzen du. Gainera bihotzaren elkarteak, fruta modu naturalean jatearen garrantzia azpimarratzen du, asetasun sentsazioa handiagoa izateko eta gorputz pisu osasuntsua mantentzeko.
  • Ameriketako pediatren akademiak, umeen artean gainpisua eta obesitatea saihesteko, fruta osoen kontsumoa handitzea eta fruta hau zuku moduan ez ematea gomendatzen du.
  • Espainiako pediatren elkartearen nutrizio batzordeak, fruten zukuak nutrizionalki ez direla fruta naturalen baliokideak baieztatzen dute, zuntzik ez dutelako eta murtxikatzea estimulatzen ez dutelako.

Askotan fruten zukuak produktu osasuntsuak iruditzen bazaizkigu ere, azken ikerketek kontrakoa erakusten dutenez, adituek egindako gomendioak jarraitu beharko dira. Beraz, produktu hauek noizean behin kontsumitzekoak izango dira eta ez dira egunerokotasunaren parte izango. Frutarik ez kontsumitzea baino aukera hobeagoa izan daiteke, baina hala ere, inoiz ezingo da fruta oso bat zukuekin ordezkatu.

You may also like...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>